Ledesma kalea
Itxura
Ledesma Musikariaren kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′43.76″N 2°55′43.09″W / 43.2621556°N 2.9286361°W |
Ledesma kalea edota Ledesma Musikariaren kalea Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdigunean dagoen kalea da. Abando auzoan dago. Buenos Aires kalean hasi eta Astarloa kalean amaitzen da, On Diego Lopez Haroko kale nagusia eta Albia lorategiekiko paraleloki doa, aldiz, Berastegi kalea eta Mazarredo zumarkalea elkartzut zeharkatzen ditu.
Oraintxuki oso-osorik oinezkoentzako eremu gisa birmoldatu dute, Bilboko parranda eta gau giro guneetako bat da, taberna eta jatetxez beterik dagoelarik.
Eraikin interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ledesma kalearen inguruan honako eraikin nabarmen hauek daude:
- La Granja Kafetegia.
- Iruña Kafetegia, Berastegi kalearen elkargunean eta Albia lorategien norabidean.
- Santander Bankuaren eraikinaren atzealdea.
- Espainiako Bankuaren eraikinaren atzealdea.
- BBVA eraikinaren (antzinako Merkataritza Bankua) atzealdea.
- On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 20. zenbakian dagoen El Corte Inglés eraikinaren atzealdea.
-
Ledesma kalea
-
Ledesma eta Berastegi kaleen arteko izkina.
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Metroaren Abandoko geltokia (Berastegi kalearen irteeran).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |