Edukira joan

Martzana kaia

Koordenatuak: 43°15′19″N 2°55′31″W / 43.25541332°N 2.92529655°W / 43.25541332; -2.92529655
Wikipedia, Entziklopedia askea
Martzana kaia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′19″N 2°55′31″W / 43.25541332°N 2.92529655°W / 43.25541332; -2.92529655
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1884ko abendua

Martzanako kaia Bilbo Zaharra auzoan dago, Bizkaiko Lurralde Historikoan. Kaiari Marzana izena eman zitzaion 1884ko abenduan, eta 2003an Martzanako kai gisa euskaldundu zuten.[1]Kaiaren gainetik izen bereko kale bat pasatzen da, beranduago sortu zena.[2]

XVIII. mendera arte, Ibaizabal ibaiaren ezkerraldeko eremua ez zegoen oso urbanizatuta, baratze eta eraikin exentuekin, eskalinatekin eta ontzientzako arrapalekin osatutako zonaldea zen. Martzanako kaiko obren lehen albisteak 1706koak dira.[3]

Martzana kaiko plaka

Martzana eremua nahiko malkartsua izanik, portu gisa beheko aldea bakarrik erabiltzen zen, Urazurrutiako kaiaren ondoan zegoena. Aldaketa 1762ko uholdearen ondoren eman zen, Bilboko Kontzejuak, Bilboko Kontsulatuarekin batera, ezkerreko ertzeko kaien trinkotasuna bultzatzeko "Martzanako haitza" mozteko beharra planteatu zuenean.[2]

XIX. mendearen erdialdean, ilarako eraikuntzak egiten hasi ziren. Bigarren karlistaldiaren ondoren, kaiak eraikitzeko proiektu orokorra egin zen, Martzanakoa eta Urazurrutiakoak barne.[3]

Muelle desde el puente de San Antón
kaia San Anton zubitik ikusita

Itsasadarraren alde horretan, San Anton zubitik hurbil, Martzanako etxe-dorrearen orubeak zeuden (1915ean desagertuta, Javier de Ybarraren arabera). Leinu horrek Atxondo haranean du jatorria, Durangaldean.[1][3]

Bilbo zeharkatzen duen Ibaizabalen ezkerraldeko espazio hori Abandoko elizatearena izan zen lehenago.[3]


Lope Gartzea Salazar Erdi Aroko kronistak honela kontatzen du Martzanatarren jatorria:

«El linaje de Marçana fue nativo de Ibargoen el que lo pobló, e fizo allí torre e rentas de agua e de fechos». un segundón de los Ibargoen pobló en Marzana, levantó una torre, construyó un molino o ferrería (rentas de agua) y ganó algún tipo de derecho de los señores de Bizkaia, posiblemente como pago por su ayuda en la guerra (rentas de hechos).[4]

Mural sobre la labor minera de San Luis y puerta de acceso a la galería
San Luisen meatzaritzari buruzko horma-irudia eta galeriara sartzeko atea

Kaiaren azken hirigintza-erreformaren ondoren, 2002. urtean hasi zena, pasealeku bihurtu zen, hormigoizko jesarlekuak eta arboladiarekin, Martzanako haitzaren eta kaiaren gainean eraikitako etxeen arteko altuera-diferentzia gainditzen zuten eskailera metaliko historikoekin batera. Azkenik, zoladuran metalezko plakak jarri ziren, aipu historikoekin grabatuak, baita Shakespeareren testuak (Bilboko burdinei buruzkoak) edo Gabriel Arestiren poesia batekin.[5][6][2][7]

Leku interesgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Luis meatzeko galeria eta kargalekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzearen ustiapenak 70eko hamarkadaren erdialdera arte iraun zuen. Lurpeko galeriak daude oraindik ere, eta Bilbo Zaharra auzoa azpitik zeharkatzen dute. Horietako bat oraindik irisgarria da.[8]

Galeria hau 250 metro luze da, Saralegi plazaraino iristen da, eta San Frantziskoraino iristen den beste beso batean adarkatzen da. Meatzea eta itsasadarra lotzen zituen, errege bidea saihesteko. Galeriaren zati bat itsutu egin zen Olano kalearen parean izandako eroriko baten ondorioz.[9][10] Mineralez betetako bagonetak kaira ateratzen ziren lekuan, oraindik ere ikus daitezke kargalekuaren aztarnak, marea baxuarekin. Hortik, minerala itsasadarrean behera garraiatzen zuten gabarretara deskargatzen zen.[8][11][9]Galeria hau Bilboko meatzaritzaren iragan luzetik bizirik iraun duten aztarna bakanetakoa da. Martzana kaiko 2. zenbakian dagoen ate anonimo baten atzean dago galeria.[12][9]

Antigua ubicación de La casa de Goma
Gomazko Etxearen lehengo kokalekua

Gomazko Etxea izenarekin ezagutzen zen etxea bertan bizi zirudien pertsona kopuru kontaezinagatik lortu zuen bere ezizena. Bilboko meatze-auzoetako bizileku-arazoen elementu ikoniko eta adierazgarri hau Bilbo Zaharra kaleko 8. eta 12. atarien artean zegoen, kale hori eta kaia eskailera batzuen bidez lotzeko erabili den orubean.[13]

DDT banaketak

Meatzaritza desagertuta, eta ostalaritzako establezimenduen ugaltze-une honetan, kaiko merkataritza-jarduera aldatu egin da gizartearen erritmoan.[7]

Espazio berean, 50. hamarkadatik hona kaian daramatzaten negozioak bizi dira, Zuazaga tripa eta espezien denda adibidez, berriagoak diren beste batzuekin batera, hala nola 2002ko azaroan inauguratu zen Espacio Marzana galeria, 2006. urtetik kaian dagoen Mina jatetxea edo 2012az geroztik bertan dagoen DDT Banaketak banatzaile alternatiboa.[14][15][16][17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Bilbaopedia - Martzana. Muelle» www.bilbaopedia.info.
  2. a b c Marzana, muelle y calle. Manuel Basas. Revista Bilbao. .
  3. a b c d «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu komunitarioa-MARTZANA ETA URAZURRUTIA KAIAK» www.bilbao.eus.
  4. «Astola 13» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-24).
  5. «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu komunitarioa-MARTZANA ETA URAZURRUTIA KAIAK» www.bilbao.eus.
  6. «Kaiak urbanizatzea – Bilbao Ria 2000» www.bilbaoria2000.org.
  7. a b Botxera, Alma. (2022-04-25). «Muelle Marzana, la mejor zona de terraceo de Bilbao» Alma Botxera.
  8. a b «Bilbao Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu komunitario- MIRIBILLAKO MEATZEAK» www.bilbao.eus.
  9. a b c Sáez, Olga. (2010-11-14). «La mina que atraviesa Bilbao» Deia.
  10. Rodríguez, Shaila P.. (2010-01-14). «Unas obras en la calle Olano descubren un socavón de 12 metros» Deia.
  11. Tomé, César. (2021-08-07). «La ría de Bilbao como medio de transporte de mineral» Cuaderno de Cultura Científica.
  12. Baza, Naiara. «Bilbao.eus, Dokumentazio Zentroa, Udalaren Argitalpenak Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao aldizkaria(2007ko martxoa)» www.bilbao.eus: 2..
  13. «Info BLV 12.zkia 2007ko urria» Info BLV (Bilbo: BILBO ZAHARRA, SAN FRANTZISKO ETA ZABALA AUZOETAKO UDAL BULEGOA) 12: 2..
  14. Basurto, Un reportaje de José. (2014-09-15). «Las tripas y especias de Javier Zuazaga» Deia.
  15. «Espacio Marzana | Museos de Euskadi» www.euskalmuseoak.com.
  16. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20120421/336039/es/DDT-Banaketak-afronta-valiente-proceso-refundacion «DDT Banaketak afronta un valiente proceso de refundaci�n - GARA»] gara.naiz.eus.
  17. Zugasti, Aitzol. (2024-01-31). «Mina, la cocina del restaurante vasco que brilla en técnica y producto» Noticias de Gipuzkoa.
  • Torres de Vizcaya, Madril, C.S.I.C., 1946. Javier de Ybarra eta Pedro de Garmendia, II. liburukia
  • Linajes Vizcaínos. GAYTÁN DE AYALA Y ARTAZCOZ, Antonio (Tola de Gaytango markesa)
  • Calles y rincones de Bilbao. Bilboko Udala, 2007. González Oliver, J.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]