Deustuko zubia
Deustuko zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Kokapen fisikoa | Deustu |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.27°N 2.94°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1932 - 1936 |
Inaugurazioa | 1936ko abenduaren 7a |
Jabea | Bilboko Udala |
Erabilera | zubia errepidea espaloia Eskailera igogailua |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ricardo Bastida |
Diseinatzailea | Ignacio Rotaetxe eta Jose Ortiz de Artiñano |
Materiala(k) | hormigoia eta burdina |
Dimentsioak | 7,96 () × 25 () × 500 () m |
1 | |
Gurutzatzen du | Bilboko itsasadarra |
Zubibegiak | 27 |
Deustuko zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Bilboko itsasadarra zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga eta hegoaldetik Abando auzoak elkarlotuz.[1] 1936ko abenduaren 7an zabaldu zen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankistek Bilbo bereganatzean zubia berreraiki eta "Puente del Generalisimo" izena jarri zioten, jatorrizko Deustuko zubia izena aldatuz. Izen hori 1979. urtera arte mantendu zen, urte hartan zubiak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbok Deustuko elizatea anexionatu zuenetik hamar urte igaro ziren Bilbo eta Deustuko Doneperiaga zubi batez lotzeko proiektu bat zehaztu zen arte. Eraikuntza obrak 1932an hasi ziren, eta 1936rako amaitu zuten zubia.
Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankisten aurrerapena oztopatzeko leherrarazi egin zuten 1937ko ekainean.
Erreforma ugari izan ditu: 1955ean sartzeko eskailerak kendu zizkioten, 1974 eta 1975ean Mariano de Lastrak tarte altxagarriak aldatu zizkion, 1983an berrasfaltatu zuten, 2004 eta 2006an sarbide berriak erantsi zizkioten[2], eta azkena, 2008an[3] egin zuten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubia, Ricardo Bastida arkitektoak egina eta Jose Ortiz de Artiñano eta Ignacio Rotaetxe ingeniariek diseinatua,[4] 500 metro luze eta 25 metro zabal da, eta Abando aldean Euskadi plaza eta Deustu aldean San Pio X plazak lotzen ditu. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), espaloiak bi aldeetara eta igogailua du mendebaldeko ertzan, Abando aldean.
Bilboko itsasadarreko jarduera industrialak itsasadarretik barrena hainbat itsasontzi ibiltzea zekarrela eta, 7,96 metro altueradun zubia beso zabalgarriekin diseinatu zen, zubi altxagarria, alegia.[5] Gaur egun zubia zabaltzen ez den arren, oraindik ere, zubia zabaltzeko erabiltzen zen makineria erraldoia ikusgai da Deustuko Doneperiaga aldean dagoen zubipean.
Zubia jadanik zabaltzen ez den arren, Deustuko Unibertsitateko eta Euskal Herriko Unibertsitateko San Mameseko ingeniaritza goi-eskolaren arteko estropada izaten zenean zabaldu ohi zen, azkenengo aldiz 2008an zabaldu zela. Ordutik, ordea, ez da berriro ireki, besoak zabaltzeko makineriaren egoera latza dela eta.[6]
2001ean zubian bertan Rotaetxeren omenezko plaka ezarri zen.
Abando aldean, zubiaren inguruan, Bilboko tranbiaren Abandoibarreko geltokia, Iberdrola dorrea, Euskadi plaza eta Zubiarte merkataritza gunea kokatzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zubia, Abandoibarretik ikusita.
-
Zubia, Abandoko ertzetik.
-
Zubia, itsasadarretik.
-
Zubia eta Deustuko Unibertsitatea.
-
Zubia eta Iberdrola dorrea, Deustuko ertzetik.
-
Zubia, behetik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bilboko Udalaren webgunea: Los puentes levadizos de Bilbao
- ↑ El Correo: El hermano mayor de Chicago
- ↑ El Correo: Luces y piso de 'madera' para el puente de Deusto
- ↑ (Gaztelaniaz) «El puente de Deusto afronta su primera reforma integral tras 70 años de servicio», Deia, 2008-04-23.
- ↑ Zubia altxatzeko maniobra[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) «El puente de Deusto se abrirá "cuando la economía lo permita"» El Mundo 2016-03-23 (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]