Euskararen Etxea
Euskararen Etxea | |
---|---|
Euskararen Etxearen fatxada nagusia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 2004ko abenduaren 3a |
Webgunea | http://www.euskararenetxea.net/ http://www.euskararenetxea.net/ |
Oharrak | Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara. Metroa: San Ignazioko geltokia (Lekeitio irteera) Autobusa: Bilbobus lineak:10, 13, 18, 71 Lehendakari Agirren gelditzen dira Bizkaibus lineak: A2314 (Bilbo-EHU) 151 Lehendakari Agirren gelditzen dira A3411/3413 (Aizkorri-Getxo-Bilbo) 154 Lehendakari Agirren gelditzen da |
Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.
2004ko abenduaren 3an zabaldu zuten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala erakundeek diruz lagunduta dago.
Lehenengo solairua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) dago. Euskararen bizi indarra eta aniztasuna transmititu nahi ditu erakusketak. Bisita ludiko bat egiten du bisitariak hainbat pantailatan zehar ikus-entzunezko informazioarekin jolasten. Irudi, soinu, jolas, argi eta ispilu ikusgarriek ingurune txundigarri osatzen dute, Euskaldunekk, azken 50 urtetan egin dituzten urratsekin, ingurune moderno horretan euskara bizirik eta ondo kokatuta dagoela transmititu nahi du erakusketak.
Ardatz nagusia alde batetik euskara batua eta euskalkien arteko unibertsoa da, eta bestetik hizkuntza eta hiztunen historia erakusten dute.
Datuak beste hiru hizkuntzatan jaso daitezke: gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Bigarren solairua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Multimedia Gordailua edo Mediategia, Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua eta Areto Balioaniztuna daude solairu honetan.
Hirugarren solairua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Idazleen Elkartea, Mendebalde Kultura Alkartea eta Euskara Elkarteen Federazioa (Topagunea) elkarteek solairu honetan dituzte bulego nagusiak.
Laugarren solairua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko Ikastolen elkarteak bertan dauka egoitza nagusia.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azkue Fundazioa.
- Euskal Museoa (Bilbo)
- Euskal Museoa (Baiona)
- Euskal Herria museoa (Gernika)
- San Telmo museoa (Donostia)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |