Nō
- Artikulu hau Japoniako antzerki motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «No».
Nō (japonieraz: 能 Nō ) edo Nōgaku (japonieraz: 能楽 Nōgaku ) Japoniako antzerki mota da, kantua, poesia, musika, dantza eta mimoa nahasten dituena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanami antzezleak eta haren seme Zeami Motokiyok XIV. mendean eman zioten gaur egun duen moldea antzinatik zetorren no antzertiari. Zeami-k budismoaren joera estetikoak landu zituen, eta no-ari buruzko liburuxkak idatzi zituen, antzezleek eta egileek mendez mende beren prestakuntzarako erabili izan dituztenak. No antzertiak arau zorrotz aldaezinak ditu; hasieran kanpoaldean antzezten zen, gaur egun, berriz, antzokietan; agertokia oso sinplea du, jantziak eta mozorroak, berriz, guztiz apainak eta aberatsak; antzezleak gizonezkoak dira beti, eta bi antzezle nagusi daude: shite (japonieraz: 仕手 ) eta waki (japonieraz: 脇 ) , bigarren mailako antzezleen eta abesbatza txiki baten laguntzaz jokatzen dutela. 250 antzerti-lan gorde dira, gehienak XIV. eta XV. mendeetan idatzitakoak. Emanaldi bakoitzak sei bat ordu irauten du eta bost motatako antzerti-lan antzezten dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/4/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |