George Marshall
George Catlett Marshall, Jr. (Uniontown, 1880ko abenduaren 31 – Washington Hiria, 1959ko urriaren 16a) Estatu Batuetako Armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, haren izena daramana. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.
Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an izenpetu zen hitzarmena eta, horren arabera, Estatu Batuek 12.000 milioi dolarreko diru-laguntza eman zieten Erresuma Batuari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federalari (% 11) eta Italiari (% 10).
Marshall Planaren hitzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Marshall Planaren hitzaldia | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Etengabeko soka hori moztea da erremedioa, europarrek konfiantza berreskura dezaten beren etorkizun ekonomikoan eta Europan, oro har. Fabrikatzaileak eta nekazariak gai izan behar dira —eta horretarako borondatea izan behar dute— beren produktuak eremu zabalean trukatzeko; truke horretako diruaren balioa egonkorra izan behar da, kezkarik sor ez dezan uneoro. Egoerak munduan sor lezakeen pesimismoa eta kaltetutako jendearen egonezinak eragin litzakeen liskarrak alde batera utzita ere, edozeinek ikusten du argi eta garbi zein eragin izan dezakeen egoera latz horrek Estatu Batuetako ekonomian. Munduaren egoera ekonomikoak normala izan behar du, egonkortasun politikoa eta bake segurua lortuko badira; eta logikoa da Estatu Batuek beren eskuetan duten guztia egitea hori lortze aldera. |
» |
—[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1880ko jaiotzak
- 1959ko heriotzak
- Pennsylvaniarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariak
- Ameriketako Estatu Batuetako jeneralak
- Bigarren Mundu Gerrako militarrak
- Gerra Hotzako biografiak
- Ohorezko Legioko kide izendatuak
- Bakearen Nobel Saridunak
- Karlomagno Sariaren irabazleak
- Estatubatuarrak Bigarren Mundu Gerran
- Gerrako Gurutzea jaso dutenak
- Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Idazkariak