William Randal Cremer
Itxura
Sir William Randal Cremer (Fareham, Hampshire, 1828ko martxoaren 18a - Londres, 1908ko uztailaren 22a) normalki Randal Cremer moduan ezaguna, bakezale eta Ingalaterrako parlamentaria izan zen. Langile mugimenduan garrantzia izan zuen eta Arrunten Ganberako kide izan zen 1885tik 1895era eta 1900etik 1908era.
1903an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta dirua Nazioarteko Arbitratze Ligari eman zion. Sariarekin Ingalaterra eta Alemaniaren arteko paktuan eginiko lana txalotu nahi izan zuten. Frantziako Ohorezko Legioa eman zioten, Saint Olafeko Norvegiako zalduna eta 1907an sir izendatu zuten.