Jens Otto Krag
Jens Otto Krag (Randers, 1914ko irailaren 15a - Skiveren, 1978ko ekainaren 22a) danisr politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1962tik 1968ra eta 1971tik 1972ra.
Gaztetatik Alderdi Sozialdemokratako kide izan zen. Ekonomian graduatu zen 1940an Kopenhageko Unibertsitatean eta mugimendu sindikalaren aholkulari ekonomikoa izan zen. 1947an diputatu eta Merkataritza ministro izendatu zuten. 1950etik 1953ra politika utzi eta Danimarkak Washingtonen duen enbaxadan lan egin zuen. Danimarkara itzulita, Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1958tik 1962ra.
1962ko irailean lehen ministro eta Alderdi Sozialdemokrataren buru bihurtu zen. 1968an sozialdemokratek hauteskundeak galdu zituzten, baina 1971n boterera itzuli ziren.
Kragek Europako lankidetza eta batasuna bultzatu zituen eta 1972an Danimarka Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko erreferenduma antolatu zuen. Erreferendumaren ostean, dimisioa eman zuen politikarekin nekatuta.
1961ean Iparraldeko Kontseiluaren buru izan zen eta 1966an Karlomagno Saria jaso zuen.