Porfiro
Porfiro (antzinako grezieraz: πορφύρα, porphyra, "harri gorrindola") arroka igneo mota da, izate desberdineko bi gaiz osatua: kristal pikor larriak (hala nola, feldespatoa edo kuartzoa) eta pikor finak (masa feldespatikoa).
Magmaren solidotzetik sortutako harri bat da. Arroka magmatikoen artean sailkatuta dago, magmaren solidotzetik eratzen baita, hau da, lurrazalaren barnean tenperatura oso altuetan dagoen jatorri bolkanikozko ore fluido bat. Igneoen artean, arroka filoniarrren taldekoa da, sumendiaren zainetan solidotzen baita, azaletik nahiko gertu. Bere hoztea, oso poliki hasten da, oso sakon, magmaren solidotzea eta mineral osagaien kristalen eraketa abiaraziz.
Erabilera
aldatuErromatarrek "harri gorrindol" deitu zuten, bere koloreagatik, nabarmentze zeinu bezala erabili zen harri hau. Porfiroaren erabileraren jatorria, asiriar-babiloniar, egiptoar eta erromatar zibilizazioetan dago. Aurkikuntza arkeologikoek eta material honekin eginiko monumentuek, hala baieztatzen dute.
Antzinako egiptoarrek, material hau aurkitu eta faraoientzako erabiltzen hasi ziren, beste batzuengandik, koloreagatik eta granitoa baino erresistenteagoa eta gogorragoa izateagatik bereizten baitzen. Ezaugarri hauek, ia betiereko bihurtzen dute, baita oso erabilera baldintza gogor eta zorrotzetan ere, mekanikoak zein girokoak.
Porfiroaren erabilera, monumentu megalitikoak eraikitzeko, oso antzinako garaietatik ezagutzen da. Sarritan erabiltzen da kaleen zoladuran. Mexikon, Guanajuaton esplotatzen da, zehazki San Luis de la Pazen.