Zine El Abidine Ben Ali
Zine El Abidine Ben Ali (arabieraz: زين العابدين بن علي, Zayn al-'Ābidīn bin 'Alī; Hammam Sousse, Frantziar Tunisia 1936ko irailaren 3a - Jidda, 2019ko irailaren 19a) tunisiar militar eta politikaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1987. urtetik aurrera Tunisiako Errepublikako presidentea. Frantziako Saint-Cyr eskola militarrean hezi zen. Estatu Nagusiko diplomaren jabe da, eta 1979. urtetik aurrera armadako jenerala. Gaztetan Habib Bourguibaren Alderdi Sozialistaren kide aktibo izan zen eta, hori zela-eta, 1952. urtean kartzelatu egin zuten. 22 urte besterik ez zituela, Tunisiako Segurtasun Militarraren Buru izendatu zuten. Tunisiako Herrizaintzako ministro eta Lehen ministro izendatua izan ondoren (1987), Habib Burgiba presidentea kargutik kentzen lagundu zuen “gobernatzeko gaitasunik” ez omen zuela-eta (1987ko azaroaren 7an). Berak hartu zuen orduan presidente kargua, armadaren eta gobernuaren gehiengoaren laguntzaz. Tunisia baketzen eta demokraziaren bidetik eramaten ahalegindu zen, musulmanak errespetatuz baina bere aurrekoak bultzatutako modernotasunaren bidetik atera gabe. Talde Konstituzional Demokratiko boteretsuaren laguntzaz (RCD), beste bost urterako aukeratu zuten 1994ko hauteskundeetan (hirugarren agintaldia), emandako botoen % 99,80rekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zine El Abidine Ben Ali |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-10-08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.