Vesuvio
Vesuvio | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.281 m |
Prominentzia | 1.232 m |
Mota | active volcano (en) , Geruza-sumendi, turismo-atrakzioa eta mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°49′17″N 14°25′32″E / 40.8214°N 14.4256°E |
Mendikatea | Q3618573 |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Babestutako-eremua | Vesubioko parke nazionala |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | +0079-08-24T00:00:00Z $2, 1861, 1872, 1906 eta 1944 |
Geologia | |
Material nagusia | tefrita |
Vesuvio[1] (italieraz: Monte Vesuvio; latinez: Mons Vesuvius) Napoliko golkoaren ekialdean, Napoli hiritik 9 kilometro ingurura dagoen sumendia da. Italiako Napoliko probintzian dago, Campania eskualdean, eta 1.281 mko garaiera du. Berezia egiten duena da azken 100 urteotan aktiboa egon den Europako bakarra dela, beti ere kontinenteko lurralde nagusia kontuan hartuta eta ez uharteak. Azken erupzioa 1944an izan zen. Eta egun sumendi arriskutsuenen artekotzat hartzen da, Napoliko badiaren inguruan hiru milioi pertsona bizi direlako.[2] Bolkanologoek sumendiaren inguruko deformazioak hobeto ezagutu eta hurrengo magma-jaurtialdiak iragarri ahal izateko Vesuvioko Tomografia lanetan dihardute TNT-ko eztanda txikiek eragindako lurrikara txikien bilakaera aztertuz sumendiaren maldetan.[3]
79. urteko erupzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezaguna da, batez ere, 79. urtean izandako erupzioagatik: orduko Ponpeia eta Herkulano hiri erromatarrak suntsitu zituen, eta gaur egun arte iritsi dira horien aztarnak, orduko gorpu eta etxeko zatiak aski ondo kontserbaturik gelditu zirelako.
Bestelako erupzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vesuvion plaka tektoniko afrikarrak eta euroasiarrak bat egiten dute. Duela 400.000 bat urte hasi zen bere jarduera bolkanikoa, eta sumendia duela 25.000 urte eratu zen. Badakigu duela 18.000, 16.000 eta 11.000 urte pliniar erupzioak izan zirela. Eta duela 3.800 urte Europak ezagutu duen erupzio bortitzenetakoa izan zen.[4] Brontze Aroko hainbat herrixka suntsitu zituen. 2006an arkeologoek handik alde egindako gizaki eta animalien aztarna ugari aurkitu zituzten baina hiru gorpuren arrastoak baino ez, beraz, orduko hartan biztanle gehienek ihes egitea lortu zuten.[5]
472. eta 512. urteetan ere eztanda egin zuen. Eta 1631koak Ponpeia suntsitu zuen erupzioaren parekoa izan zen: fluxu piroklastikoa kraterretik hamabost kilometrora iritsi zen eta errauts hodei erraldoiak, besteak beste, Konstantinoplako zerua estali zuen. XIX. mendea bereziki aktiboa izan zen, sumendia zortzi aldiz lehertu baitzen. 1944an, berriro ere sumendia jardunean hasi eta San Sebastiano herriaren zati bat suntsitu zuen. Eta horixe izan da Vesuvioren azken erupzioa, oraingoz.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b Uranga, Nagore Irazustabarrena. (2016-06-19). «Vesuvio, Ponpeiaz haratago» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ «Sumendiaren barrena - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-07).
- ↑ Sevink, Jan; van Bergen, Manfred J.; van der Plicht, Johannes; Feiken, Hendrik; Anastasia, Carmela; Huizinga, Annika. (2011). «Robust date for the Bronze Age Avellino eruption (Somma-Vesuvius): 3945 ± 10 calBP (1995 ± 10 calBC)» Quaternary Science Reviews 30 (9–10): 1035–1046. doi: . Bibcode: 2011QSRv...30.1035S..
- ↑ (Ingelesez) Albore Livadie, Claude. An ancient Bronze Age village (3500 bp) destroyed by the pumice eruption in Avellino (Nola-Campania). .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vesuvio sumendiak Pompeia suntsitu zuenekoa, animazio bidez (Bideoa, EN, 2013)