Edukira joan

Theed

Wikipedia, Entziklopedia askea

Theed, Star Wars film sagako fikziozko unibertsoan agertzen den hiri bat da.

Theed, Naboo planetako hiriburua da. Bertan dago errege jauregia, baita plasma erauzgailuak eta errege hangarra ere. Hiri hau, kulturaren hiriburua zen planeta osoan eta sektorean, edertasun estetiko eta harmoniaren adibide zelarik. Sio Bibble zen bertako gobernaria, izaera eta ahots indartsuko agure bat, planetagatik bere bizia eman zuena. Bera zen Nabooko kontseilu planetarioko buruzagia, uneko Errege edo Erreginaren aurrean erantzuten zuena.

Denbora gutxiz, Nute Gunrayk, Merkataritza federazioko erregeordeak, Theed inbaditu eta Padme Amidala erregina atxilotu zuen. Baina Jedi eta gunganen laguntzarekin, erreginak, erregeordea garaitzea eta Naboo planetako subirautza berreskuratzea lortu zuen.

Theedetik, errege-erregina ospetsuek gobernatu zuten, horien artean Veruna erregea, Padme Amidala Erregina eta Jamillia erregina.