Naboo
Naboo, izen bereko sistemako planeta bat da Star Wars film sagan. Sagako I., II. eta III. ataletan eta VI.aren edizio berezian agertzen da.
Naboo planetan bi zibilizazio bizi dira:naboo bezala ezagutzen diren gizaki baketsuak, eta gunganak. Bien artean tartea mantendu zuten Nabooko gudura arte.
Nabooko lautada berdeak, soilik gunganak bizi diren muinoek, baso trinkoek, ur gardenezko ur-jauzi ederrek eta sakonera handiko aintzira eta zingirek eteten dituzte. Planeta hau, izatez, baketsua da, bi zibilizazioek gerra arbuiatzen dute, soilik bakea eta artearen alde eginez.
Nabootarren hiriburua Theed zen, eta Sio Bibble gobernariak gobernatzen zuen, zuzenean Amidala erregina eta Nabooko Kontseiluaren aurrean erantzuten zuena. Gungantarren hiriburua Otoh Gunga zen.
Naboo, Merkataritza federazioak inbaditu zuen, baina nabootarren Amidala Erreginak eta gungantarren Rugor Nass buruzagiak askatu zuten. Planeta, gudu askoren erdian egon zen: bata espaziala, non Naboo N-1 Starfighterrek, Merkataritza federazioaren blokeo ontziaren inguruan borrokatzen zuten, suntsitzeko, eta, honela, gudu droideak desaktibatzeko.
Lautada berdeetan, federazioaren armadek ere gunganen aurka borrokatzen zuten distrakzio ekintza bezala. Beste alde batetik, Amidala Erreginak eta nabootar soldadu talde batek, jauregiaren kontrola berreskuratu eta Nute Gunray erregeordea atxilotu zuten. Azkenik, Amidalaren trebetasuna eta Anakin Skywalkerren xalotasunari esker, garaipena eta planeta askatzea lortu zuten.
Padme Amidalaren bi agintaldiren ondoren (konstituzioak zioen gehienezkoa), hau Coruscantera erretiratu zen senatari bezala, Nabooko erregina berria zen Jamilliak hala eskatuta.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabootarrek, hauteskunde bidezko monarkia bat dute, eta heziketa, arteak, ingurugiroa babestea eta lorpen zientifikoak bultzatzen dituen kultura baketsu bat dute. Planeta, errepublikako kide errespetatu bat da, eta bertako agintariak, heziketa ezin hobeko eta tratu sozialetan trebatutako jendetzat hartzen dira.
Naboo, bakezale sutsuak dira. Arrazoi honegatik, Nabootarren eta gungantarren artean ez dago inongo gatazkarik. Eta, nabootarrek, ikertu eta teknologia berri ugari asmatzen duten arren, asmakuntza hauen artean, ez da ohikoa gerra armak ikustea. Nabootarrek, defendatzeko beharra onartzen dute, baina borroka arma eta ibilgailu gehienak, beste sistema batzuetatik ekarritako elementuak dira, ondoren, euren beharretara egokitu eta ingurugiroa babesteko aldatzen dituztenak.
Zoritxarrez, orokorrean ondo heziak diren arren, Nabootarrak, pixkat inozoak dira, eta euren bizitza modu erosoa, oinarrizko eskubidetzat hartzen dute. Gainera, nabootar askok, planetako beste espeziea, gunganak, nolabaiteko susmo eta aurreiritziz ikusten zituzten. Zehazki, nabootarrek, gunganak, barbaroak eta leloagoak zirela uste zuten, kultura borrokazale bat mantentzen zutelako. Zorionez, aurreiritzi hauetako gehienak, Amidala erreginak eta Nass buruzagiak, Nabooko guduan bi espezieak batzea lortu zutenean desagertu ziren.
Merkataritza federazioaren aurkako euren gerraren ondoren ere, nabootarrak herri bakezalea izaten jarraitu zuten. Borondatezko soldaduek osatutako armada txiki bat baino ez zuten mantendu.
Etapa inperiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte batzuk beranduago, Inperioak bere diplomazia erabili zuen planetan, Erreginaren zaindariak ziren Jedi iheslariak bilatzeaz gain. Nabooko erregina, 501eko soldadu inperialek hil zuten, honen ondorioz, Naboo, Inperioaren kontrolpean erori eta bere kolonietako beste bat bihurtu zelarik.
Aliantza Errebeldeak bigarren Heriotzaren Izarra suntsitu zuenean Palpatine enperadorearekin batera eta Inperioa garaitua izan zenean, Nabooko milaka biztanle, kalera irten ziren hori ospatzera.