Toro
- Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Toro (argipena)».
Toro | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Zamorako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Tomás del Bien Sánchez | ||||||||||
Izen ofiziala | Toro | ||||||||||
Posta kodea | 49800 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 49219 | ||||||||||
Herriburua | Toro (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 41°31′12″N 5°23′41″W / 41.52°N 5.3947°W | ||||||||||
Azalera | 324,86 km² | ||||||||||
Altuera | 735 m | ||||||||||
Mugakideak | Villardondiego, Villavendimio, Morales de Toro, San Román de Hornija, Villafranca de Duero, Castronuño, Villabuena del Puente, El Pego, Valdefinjas, Venialbo, Sanzoles, Peleagonzalo, Madridanos, Villalazán, Fresno de la Ribera, Villalube, Matilla la Seca eta Pozoantiguo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.349 (2023) −99 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 26 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Condom, Dormagen eta Vignoc | ||||||||||
Matrikula | ZA | ||||||||||
toroayto.es |
Toro Zamorako probintziako ekialdeko udalerri bat da, Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Alfoz de Toro eskualdekoa[1]. 2008ko erroldan 9.850 biztanle zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toro udalerria Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean kokatuta dago, iparraldeko submesetan. Duero ibaiak udalerria ekialdetik mendebaldera zehartzen du. Hiria Duero ibarraren gainean 100 metroko muino batean dago. Badaude beste ibai batzuk ere, hala nola, Guareña, Hornija, Bajoz eta Talanda erreka.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo aztarna arkeologikoen arabera, Toro Burdin Aroko II.aren aldikoa da. Hondakin hauek eta hirian dagoen harrizko ordotsak antzinako kastro batean pentsarazten digute, zenbait egilek Arbukalako hiri bakzeoarekin identifikatzen dute. Hiria kokatuta zegoen Astorga-Merida-Zaragoza galtzadan[2]. Kokaleku hau desagertzean, zonaldea Dueroko basamortuaz parte bat izan zen, Leongo Erresumak birpopulatu arte. Jendeztatze hori 899an gertatu zen, Alfontso III.aren kronistak, Sampiro apezpikuak, esan zuenez. Kristauek konkistatutako lurraldeak berriro ez galtzeko, birpopulazioa azkar gauzatu zen eta horretarako beste hirietatik ezinbestekoak ez ziren pertsonak ekarri zituzten.
Erdi Aroan, Leongo Erresumaren hiri aberatsenetariko bat izan zen, ardoaren ekoizpenari esker. Alfontso IX.ak esan omen zuen esaldi hau:
« | Badaukat Toro bat ardoa ematen didana eta Leon bat edaten duena. | » |
Toroko biztanleak 1476an, Elisabet I.a Gaztelakoaren aldekoak portugaldarren kontra matxinatu ziren hiria kontrolatzen zutelako. Juan de Ulloa gobernadoreak, Beltranejaren aldeko konjuraturikoak urkatu zituen. Antonia Garciaren kasuan, (Juan de Monroyren emaztea), agindu zuen bere etxeko burdin sarean garrote eman ziezaiotela. Erregina Katolikoak Toron sartu ondoren, kalte-ordain moduan, agindu zuen burdin sare hura urreztatzea.
Lau mendetan zehar, Torok, beste hamalau hirik bezala, Gorteetan boto eskubidea izan zuen, hau da, hamabigarren tokia, Zamoraren ostean eta Madrilen aurrean.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tororen ekonomiaren oinarria lehenengo sektorean datza. Ardoaren ekoizpena kalitate ona denez, duela urte batzuk Toro-jatorrizko izendapena lortu zuen. Bigarren sektorean elikadurazko industria gailentzen da, hala nola, ardogintza, azukregintza, esnegintza, okintza eta gozogintza.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vaccear jatorrizko zezen edo aketza.
- Hiriko harresien aztarnak.
- XV. mendeko zubia
- Santa Maria Nagusiaren kolegiata, XII. mendekoa. Estilo erromaniko eta gotikoan eraikita. Ikusgarria da bere Majestate ataria. Sakristian ikusgai daude: Euli margoa, zilarrezko kustodia, orain dela gutxi arte Londresen gordeta eta bolizko kalbarioa.
- Mudejar estiloko elizak: San Salvador de los Caballeros, San Lorenzo el Real, San Pedro del Olmoren hondakinak eta Santa María de la Vega.
- Erloju arkua, XVIII. mendekoa. Kondairaren arabera, argamasarako uraren ordez ardoa erabili zen oso ugaria eta merkeagoa zelako Duero ibaitik ekartzea baino.
- Santa Sofia monastegia. Eraikin gotiko-errenazentista non lekaime norbertiarrek ostatuz duten.
- Sancti Spiritus monastegia. Beatriz Portugalgo margoa du.
- Zezen plaza, zurezkoa eta 1828an eraiki zena.
- San Julián de los Caballeros eliza.
- Santo Tomas Kanturiarraren eliza.
- Hiriko alkazarra.
- Gurutz ospitalea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Alcañices markesen jauregia -
Atexka atea -
Santa Katalina atea -
Irristailu atea -
Erloju arkua -
Kolegiatako Maiestate eliza ataria
-
Dueroren gaineko harrizko zubia -
Toroko alkazar edo gaztelua -
San Agustin plazako jauregia -
Toroko udaletxea -
Etxe tipikoa -
Requena kondeen jauregia -
Requena kondeen jauregiaren patioa -
Castrillo markesen jauregia -
Toroko aketz zeltiberikoa. -
Urrezko burdinsarea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Udalaren webgunea.
Artikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |