Edukira joan

Sebastian Lizaso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Lizaso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSebastian Lizaso Iraola
JaiotzaAzpeitia1958ko urtarrilaren 20a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoxe Lizaso
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Artikulu hau bertsolari txapeldunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lizaso (argipena)».

Sebastian Lizaso Iraola (Azpeitia, 1958ko urtarrilaren 20a) gipuzkoar bertsolaria da, Joxe Lizaso bertsolariaren semea. Bi seme ditu Beñat, bertsolaria, eta Jon, bertso eskolako ikaslea.

Ogibidez saltzailea da. Publizitate enpresa batean eta automobilen salmentan urte askotan jardun ondoren, gaur egun, higiezinen arloan egiten du lan.

Joxe aitaren Landeta auzoko tabernan hasi zen bertsotan, Txapel, Lazkano eta Agirrerekin. Oso gazterik, hamar urterekin, kantatu zuen lehen bertsoa jendaurrean.[1] 1980ko hamarkadan bertsolari ezagunenetakoa izan zen. Parte hartu zuen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusi guztietan finalista izan zen, eta 1986koan, txapela jantzi zuen. 1990eko hamarkadan ere maila bikainean aritu zen eta Andoni Egaña lagunarekin batera bertso saio ugari egin zituen Euskal Herriko herrietan barna. XXI. mendean belaunaldi berriei egokitzeko gaitasuna izan du.

2017ko abenduaren 17an, Barakaldoko BEC (Bilbao Exhibition Centre) zentroan, txapela jantzi zion Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumeari, Maialen Lujanbio Zugastiri.

1986ko finalaː Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Jon Lopategi Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso, eta Andoni Egaña. Jon Sarasua falta da argazkian. Lizaso izango zen txapelduna urte hartan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]