Sare purpura hiltzaile
Sare purpura hiltzailea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius purpureus |
Basionimoa | Agaricus purpureus |
Sare purpura hiltzailea (Cortinarius purpureus edo Cortinarius phoeniceus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sindrome orellanikoa, sortzeko arriskua du. Tindagaiak egiteko balio du.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, hasieran kanpai-itxurakoa, titidun konikoa, ondoren ganbila erdian titi batekin, eta, azkenean, zabaldu egiten da, batzuetan erdian hondoratua. Lehorra eta fibrilosoa da eta gorri-lehoi kolorekoa da edo marroi-gorrixka.
Orriak: Eskotatu-itsatsiak, estu samar, gorri-odol kolorekoak, gero okre-herdoil kolorekoak bihurtzen dira.
Orri Eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Motz samarra da, hori kolorekoa apur bat urre kolorekoa goiko aldean eta gorrixka behealdean. Fibrila gorrixkak eraztun itxuran darama, geroago marroi bihurtzen dira. Purpura koloreko gortina dute ale gazteek.
Haragia: Mehea, lehoi-purpura kolorekoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, grekotik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Phoeniceus epitetoa latinetik dator, purpura kolorekoa, esan nahi duen, "phoeniceus" hitzetik.
Toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, pozoitsu hilgarritzat hartzen da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dermocybe semisanguinea delakoarekin, honek arre-oliba koloreko kapela du. Dermocybe sanguinea espeziearekin, honek kolore gorri iluna du. Dermocybe cinnabarina perretxikoarekin ere bai, hau ere gorria da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean, hostozabalen basoetan, nagusiki urkien azpian egoten da, baina hostozabalen eta koniferoen baso nahasietan ere agertzen da.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 230 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 199 or. ISBN 84-282-0540-X(T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 224 or. ISBN 84-282-0865-4..