Santo Stefano Rotondo
Santo Stefano Rotondo | |
---|---|
Santo Stefano Rotondo | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′04″N 12°29′48″E / 41.88452°N 12.49676°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | V. mendea |
Izenaren jatorria | Eztebe |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Erromako elizbarrutia |
Izena | Eztebe |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Bernardo Rossellino |
Estiloa | Arkitektura paleokristaua |
Dimentsioak | 45 () × 80 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Santo Stefano Rotondo edo, ofizialki, Santo Stefano al Monte Celio Erromako basilika zahar bat da, hiriko eliza kristay zaharrenetakoa. Zelio muinoan kokatzen da eta bere forma biribilagatik (rotondo italieraz) da ezaguna besteak beste.
Simplizio Aita Santuaren agintepean eraiki zen 468 eta 483 urteen artean. San Esteban martiriari eskaini zitzaion. 5. mendean, Palestina edo Lur Santuan Estebanen hondakin edo erlikiak aurkitu eta Erromara ekarri zituztelarik, erlikia haiei tokia emateko eraiki zen eliza hau. Bere forma zirkularra Jerusalemeko Hilobi Santuaren elizan inspiratu omen zen.
Elizako hormak hainbat freskorekin daude apainduta. Hauen artean, Niccolo Circignani Pomarancio izenarekin ezaguna zen artistarenak dira aipagarriak. 1580ko hamarkadako hasieran, 24 panel handi margotu zituen hormen zirkunferentzia osoan, hainbat martiriren tortura eta heriotza kontatuz. Azalpen idatziak ere badira freskoetan, pertsonaiak identifikatzeko edo zigorra zein enperadorek agindu zuen argitzeko. Torturaren irudikapen natural, gordin eta harrigarriak dira freskoak[1]: batean Santa Tekla bi zezenen artean zatikatzen dute, bestean San Ignazio protomartiria lehoietara jauritzen dute...
2018-2019 urteen artean, konponketa lanei ekin zaie elizan, besteak beste freskoen egoera berreskuratzeko[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Elizaren forma originala 5. mendean.
-
Aldarea, eliza biribilaren erdigune zehatzean.
-
Barrualdearen ikuspegia.
-
Pomarancioren freskoetako bat, bi martiri eskuak sutan dituztela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hughes, Robert, 1938-2012.. (). Rome : a cultural, visual, and personal history. Knopf ISBN 9780307700582. PMC 768763892. (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).
- ↑ «La Linea C e la salvaguardia di un patrimonio unico al mondo tutelato dall’UNESCO» Metro C (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).