Nabarreria
Nabarreria | |||
---|---|---|---|
Alde Zaharra, Iruñea | |||
| |||
Izen ofiziala | Nabarreria | ||
Sorrera | IX. mendea | ||
Kokapena | |||
Udalerria | Iruñea | ||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Altuera | 455 m | ||
Auzotarra | Nabarreriar | ||
Posta kodea | 31001 |
Nabarreria edo Nafarreria Iruñeko Alde Zaharreko historiko burgu bat da, hiri zaharreko ekialdean dago. San Zernin eta San Nikolas burguak mendebaldean daude. Iruñeko auzorik zaharrena da, bertan baitzegoen antzinako Pompaelo eraikia. Gaur egun Iruñeko katedrala, Nabarreria plaza edo Nafarroako Artxibo Nagusia auzo honetan daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. a. X. mendearen hasieran, bazen jada baskoi herrixka bat Zaldi Zuri izeneko eremuan (burguko ipar-ekialdean, Iruñeko goi-ordokirik garaiena), Iruña edo, akaso, Bengoda hirian.[1]
Bertan kokatu zen Pompælo erromatarra, garairik oparoena II. mendean bizi izan zuena.[2] Pompaeloren trazatuan, Antzinako Erromako hiri gehienetan bezala, Cardo eta Decumanusak zeuden, kaleen orientazioaren eskema egiten zutenak. Gaur egungo Dormitaleria kalea izango litzateke cardus maximus eta Kuria kalea edo Nabarreria kalea bere decumanus maximus.[3]. Hiriaren hedadura gaur egungo Nabarreriaren oso antzekoa izango litzateke, harresiekin Merced eta Dormitaleria kalearen amaieran III. mende inguruan[4]. Bi kaleak aurkitzen ziren eremuan foroa egongo litzateke, eta gaur egungo Katedralaren artzadianatoaren azpian 20x15 metroko azoka[3]. Kuria kalean aurkitutako termen arrastoek baztertuko lukete kale hau izatea decumanus maximus, izan ere ez zen ohikoa decumanusean egotea eraikin garrantzitsuak[3]. Ez ziren, hala ere, terma bakarrak: Gazteluko plazako parkingaren eraikuntzan terma suburbanoak ere aurkitu ziren, foroaren ondoan zeudenak baino nabarmen handiagoak[5].
Birpopulaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IX. mende hasieran Iruña populazio txikiko hiri gotortua zen. Aldiz, XI. mende amaieran, Iruñeko Erregeak hiriko bizitza berritzeko eta indartzeko asmoz, iparraldeko jendeari etortzera dei egin zien haiei pribilegioak aitortuz. Franko direlakoak (gehienean Tolosa Okzitaniako inguruko herritarrak) merkatari eta artisauak ziren batez ere eta San Zernin burguan bildu ziren. Gero, berriz, San Nikolas burgua sortu zen.
Bada, jatorrizko herritarrek (nafarrak) Iruñeko hirigune zaharrean bizitzen jarraitu zuten, eta harrezkero Nabarreria izena izan zuen. Kultura-desberdintasunak ez ezik, nafarren ofizioak xumeak ziren gehienean: etxeko laguntzaileak, abeltzainak, nekazariak... Errege-aginduz, debekatua zuten frankoen ofiziorik ikastea (artisautza eta merkataritza-trebetasunak).
Nabarreria askotan zen gatazketan aldameneko auzategiekin. 1276an, ordea, hiru burgoen arteko gerra bete-betean piztu zen eta San Nikolasek eta San Zerninek, Okzitaniatik etorritako armada baten laguntzaz, Nabarreria birrindu zuten (Nabarreriako gerra). 50 urte inguruan ez zen etxerik eraiki suntsitutako orubean, harik eta 1324an berreraikuntzari heldu zioten arte[6].
Gaur egun, burgu hura zegoen lekuan, izen bereko Nabarreria kalea dago. Iruñeko judutegia eta San Migel burgua hegoalderago zeuden. Nabarreriak xurgatu zituen hiriak gora egin ahala.[7]
Batasun Pribilegioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo urteetan, Nabarreriak gorputza hartu zuen berriz ere eta, XV. mendean, aldameneko burguak beren esklusibotasuna eta hizkuntza bera galduz joan ziren. 1423an, Batasun Pribilegioa eman zen eta, haren bidez, hiru burguek bat egin zuten eta elkarren arteko mugak legez behintzat hautsi egin ziren, Iruñeko udal bakarra eratuz.
Elkartzearen ondorioen artean, Nabarreria San Zernin eta San Nikolas burguetatik banatzen zuten mendebaldeko harresiak bota ziren. Gainera, Mercaderes kalea, Merkatu kalea edo Xabier kalea sortu ziren, orain bateratuta dauden burgu ezberdinak elkarlotzeko. San Nikolas eta Nabarreria artean Gazteluko enparantza eraiki zen eta San Zernin eta Nabarreria artean Udal plaza.[8]
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burgua ondo identifika daitezkeen bi zatitan banatzen da: Nabarreria zaharra eta Auzo Berria edo judutegia, juduak kanporatu ondoren Nabarreriak xurgatu zuena. Lehenengoa lurraren arabera antolatzen da eta Karmen eta Nabarreria kaleen inguruan sortzen da, euskal herri tradizionalak bezala. Bigarrena, geroagokoa, bastidako lauki batean garatzen da, San Zernin burgua imitatuz.
Plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burguak lau plaza ditu:
- Compañia plaza: Compañia eta Xabier kaleen artean.
- Nabarreria plaza: Nabarreria eta Karmen kaleen artean.
- San Jose plazatxoa: Nabarreria eta Erredin kaleen artean.
- Santa Maria Erreala plaza: Dormitaleria eta Barbazan Apezpikua kaleen artean.
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabarreria burgua Alde Zaharra hautes-barrutia da, Iruñeko barrutian. Hauek dira hauteskunde-barruti horren emaitzak azken foru-hauteskundeetan:
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 9 linea daude:
Eskualdeko Hiri Garraioa Nabarreria | |||||
|
|
Bizikleta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizikletek galtzada erabiltzen dute, autoek eta oinezkoek bezala, azken horiek kale guztiak oinezkoentzat jarrita dauden burgu batean baitute lehentasuna.
Aparkalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale guztiak oinezkoentzat egokituta daudenez, debekatuta dago bertan aparkatzea. Gainera, Iruñeko Udalak kudeatutako sarbide-kontrol automatikoko sistema baten bidez baimendutako ibilgailuek baino ezin dute zirkulatu.
Monumentu eta leku intersgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabarreria burguko monumentu eta eraikin garrantzitsuenak honakoak dira:
- Iruñeko Andra Maria Errealaren katedrala: Gotiko estilokoa da (1387–1525). Sei ataldun hiru nabez eta girola batez inguratutako abside poligonal batez osatua dago. Aurrealde neoklasikoa du, Ventura Rodríguez arkitektoaren lana (1783). Donejakue Bideko lehenbiziko erromesen ezagutu zuten katedrala erromanikoa zen, baina korua erori ondoren, Karlos III.a Nobleak eraikin guztia garai hartan nagusi zen estiloan zaharberritzea erabaki zuen.
- Barnealdean, Karlos III.a Noblea bera eta bere emazte Leonor Trastamarakoaren mausoleo bikaina dago (Jean Lomme de Tournairen lana, 1416), errezelpean dauden bi irudi jesarriez eta 28 iruditxo erregutzailez osatua, guztia polikromia eta metalezko xehetasunekin apaindurik.
- Absideko kaperak XV. mendeko aurrealdeko aldarea eta 1530. urteko harlanduzko bikainezko korua du. Klaustrora «Ate Ederrean» barna gurutzaduraren eskuinaldetik sartzen da, mainelean historiatutako hiru txapitel eta Ama Birjina ditu, eta tinpanoan XIV. mendeko Maria Lotiaren irudi polikromatua.
- Klaustro gotikoa, gotiko estiloaren maisu lana da (XIV-XV. mendea). Zulodun trazeriazko arku laukoitz dotoreak ditu. Hainbat kapera eta Iruñeko Elizbarrutiko Museoa.
- Iruñeko harresiak: Iruñeko Alde Zaharra ipar eta ekialdetik inguratzen duten harresiak dira.
- Frantziako atea edo Zumalakarregiren atea: Iruñeko hiri zaharreko ate nagusia.
- Zaldi Zuriaren zokoa: Iruñeko harresietan dagoen leku honetako ikuspegiak zoragarriak dira, bertatik Arrotxapea, Txantrea eta Sanduzelai auzoak ikus daitezkeelarik, eta, atzealdean berriz, Ezkaba mendia. Bertan jatetxe bat egoteaz gain, maiz, musika emanaldi eta ikuskizunen kokaleku izan ohi da.
- Nafarroako Erregeen jauregia (gaur egun Nafarroako Artxibo Nagusia)
- San Fermin Aldapakoaren eliza: Maiatzaren Bia kalean.
- Goienetxe jauregia: Estafeta kalea eta Gazteluko plazaren arteko Xabierko kalean dagoen XVIII. mendeko jauregia da.
- Iruñeko Gotzain Jauregia: Iruñeko katedralarekin parez-pare eta Iruñeko harresien mendebaldeko pasabidea edo hormaren aldamenean dago. XVIII. mendeko jauregi barrokoa eta denbora luzez Iruñeko gotzainaren egoitza izan zen.
- Nabarreriako iturria: Nabarreria plazan dago.
- Javier Zigaren jaiotetxea: Javier Ziga Etxandi (1877-1959) iruindar margolari eta politikariaren jaiotetxea da eta Nabarreria kalearen 25. zenbakian dago.
- Rozalejoko markesaren jauregia: Nabarreria kalean dagoen XVIII. mendeko jauretxe barrokoa.
- San Agustin eliza: San Agustin kalean dagoen XVI. mendeko eliza da, bertan, 1523an Garcilaso de la Vega olerkaria Done Jakueren Zaldun izendatu zuten.
- San Martin Tourskoaren kapera: 1317an eraikia, Caldereria kalean dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Antonio, Perez Laborda. (2011). Baskoiak Augustoren garaia baino lehen. Separata.
- ↑ «NABARRERIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ a b c Martínez Martínez, Sergio. (D.L. 2017). Pamplona en la Edad Media : historia y desarrollo urbano. B.A.B ISBN 978-84-617-8471-4. PMC 1027667552. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) García-Barberena, María; Unzu, Mercedes; Zuazúa, Nicolás; Zuza, Carlos. (2020). «Murallas bajo el suelo de Pamplona. La evolución de las fortificaciones a la luz de los hallazgos arqueológicos» Trabajos de Arqueología Navarra (31 32): 117–189. doi: . ISSN 2530-5816. (Noiz kontsultatua: 2023-02-08).
- ↑ Noguera Celdrán, J. M., García Entero, V., & Pavía Page, M. (2018). Congreso internacional Termas públicas de Hispania (Murcia-Cartagena, 19-21 de abril de 2018). Pre-Actas.
- ↑ (Gaztelaniaz) Paredes, Ángeles García de La Borbolla García de. (2016). «El cabildo de la catedral de Pamplona y la Navarrería en la segunda mitad del siglo XIV: la creación de un condominio» Edad Media. Revista de Historia (17): 255–273. ISSN 2530-6448. (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Badakizu non zegoen Iruñeko Judutegia?» Sociedad Civil Navarra 2018-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ «Iruña Harresiak dira» Iruñeko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2019 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Udal eta Autonomia Hauteskundeak 2015 - Foru Hauteskundeak - Alde Zaharra barrutia - Iruña» Libertad Digital (Noiz kontsultatua: 2020-06-20).