Garcilaso de la Vega
Garcilaso de la Vega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Garcilaso de la Vega |
Jaiotza | Toledo, c. 1501 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Niza, 1536ko urriaren 14a (32/33 urte) |
Familia | |
Aita | Garcilaso de la Vega (enbaxadorea) |
Ama | Sancha de Guzmán |
Ezkontidea(k) | Elena de Zúñiga (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, militarra, idazlea, diplomazialaria eta soldadua |
Genero artistikoa | olerkigintza hamalauduna |
Gradua | soldadu |
Garci Lasso de la Vega, (Toledo, 1501 inguruan - Niza, 1536ko urriaren 14a), Garcilaso de la Vega bezala ezagunagoa, espainiar militar eta Espainiako Urrezko mendeko olerkaria izan zen. (Eskuineko erretratua ez da, benetan, Garcilaso de la Vegaren erretratua, gizon garaikide batena baizik).
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia noblean jaio zen eta gortean hezi zuten. Anitz gudutan parte hartu zuen: komuneroen kontra Oliasen, turkiarren kontra Rodas uhartean, Nafarroako Gerran eta Hondarribiko setioan, Vienako eta Tunisiako guduetan. Proventzako kanpainan (1536) harri batek buruan jo, eta zauriturik utzi zuen, Muyko gotorlekuari erasoan ari zitzaiola; handik egun batzuetara hil zen.
Errenazimentu garaiko gizon eredugarria da Garcilaso: soldadu, gorteko gizona eta olerkaria. Hasierako bertsoak Gaztelako zortzikoan idatzi bazituen ere, Joan Boscà bere adiskide minaren eraginez, Italiako bertso-neurriak bereganatu zituen, Petrarkaren moldean. Sonetoak, eglogak eta eresiak idatzi zituen. Oso eragin handia izan du gaztelerazko poesian, eglogen bidez, batez ere. Garcilasoren olerkiak poeta hil ondoren argitaratu ziren, Boscárenekin batera, 1542an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcilaso de la Vega |