Jean-Marie Lehn
Jean-Marie Lehn (Rosheim, 1939ko irailaren 30a) kimikari frantziarra da. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1987an "interakzio oso selektiboak ematen dituzten molekulen sintesia eta garapenagatik".
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehn-ek tesia 1963an aurkeztu zuen Gif-sur-Yvetteko gai naturalen kimikako laborategian. Triterpinoak (hidrokarburo asegabe oso hedatuak) aztertu zituen erresonantzia magnetiko nuklearraren bidez. Ondoren Harvardera joan zen, Robert Burns Woodward irakaslearen taldean lan egitera, eta han B12 bitaminaren sintesian lan egin zuen. 1966. urtetik aurrera Estrasburgoko Unibertsitatean aritu zen irakasle. Lehnek aztertu ditu, batez ere, zenbait molekularen osaera (espazioan har ditzaketen forma desberdinak) eta osaera batetik bestera igarotzeko lastertasuna. Neurokimikaren alorrean, molekula zikliko konplexuak sintetizatu zituen. 1978an kimika supramolekularraren kontzeptua sortu zuen. 1979an Frantziako Collègeko irakasle izendatu zuten. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1987an Donald James Cram eta Charles John Pedersenekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |