Erromatar egutegia
Erromatar egutegia hainbat aldiz aldatu zen Erromako sorreratik Inperioaren gainbeheraraino. 46. urteko osteko egutegia Juliotar egutegia da.
Urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak adierazteko hiru sistema erabili zituzten[1]:
- Erromako sorreraren urtea (K.a. 753) erreferentziatzat hartzen zuten urtea hitza eta zenbakizkoa ablatiboan jarrita. Adibidez Anno trecentesimo quarto ab urbe condita, edo 304 AUC, K.a. 413. urtea izan zen.
- Erromatar Errepublikaren garaian, kontsularen izena erabiltzen zuten. Adibidez L. Domitio Ap. Claudio consulibus "L. Domicio eta Ap. Claudioren kontsulaldia" edo K.a. 54. urtea izan zen.
- Erregeak bota zituzten urtea ere (K.a. 509) erabili zuten, post reges exactos esaldia erabiliz.
Hilabeteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar idazleen arabera Romulok hilabeteak asmatu zituen:
Romuloren hilabeteak |
---|
Martius (31 egun) |
Aprilis (30 egun) |
Maius (31 egun) |
Iunius (30 egun) |
Quintilis (31 egun) |
Sextilis (30 egun) |
September (30 egun) |
October (31 egun) |
November (30 egun) |
December (30 egun) |
Egunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egunak zehazteko erromatarrek hiru data besterik ez zituzten erabiltzen, aurreko eta hurrengo egunak haietatik zenbatuak (pridie eta postridie hurrenez hurren):
- Kalendae, (kalendae, -arum), hilabetearen lehendabiziko eguna.
- Nonae, (nonae, -arum) hilabetearen bosgarren eguna (martxoan, maiatzean, uztailean eta urrian izan ezik, noiz zazpigarrena zen).
- Idus, (idus, -uum) hilabetearen hamahirugarren eguna (martxoan, maiatzean, uztailean eta urrian izan ezik, noiz hamabosgarrena zen).
Orduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguna ez zen 24 ordukoa baizik eta 24 zati berdinekoa[2]. Hau da, udan orduak luzeagoak ziren. Orduak neurtzeko eguzki erlojuek (horologium) edo ur erlojuek (clepsydra) erabiltzen zituzten.
Gero ordua adierazteko zenbaki ordinalak erabiltzen zituzten (hora prima, hora secunda, hora tertia eta abar), beraz, hora prima egunsentiarena, hora duodecima ilunabarrena eta hora sexta eguerdiarena ziren.
Gaua berriz, lau zatitan banatzen zuten, vigilia izenekoak.