Eilean Donan
Eilean Donan | |
---|---|
Eilean Donan | |
Barruko Hebridak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Kokapen fisikoa | The Minch (en) |
Ur-masa | Loch Duich (en) |
Koordenatuak | 57°16′26″N 5°30′58″W / 57.274°N 5.516°W |
Altitudea | 3 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Kintail (en) |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Eilean Donan (Eskoziako gaelerazko berezko izena hori bera du; euskaraz Donanen Uhartea esan nahi du), Eskoziako Highland eskualdearen mendebaldean dago, bertako Loch Duich lakuan kokatzen den uhartetxo batean dagoen gaztelu bat da. Lurrera oinezkoentzako eginiriko zubitxo batez loturik dago eta Dornie herritik mila erdi batera kokatzen da. Eilean Donan leku izenaren jatorria San Donanen datza, zeltiar santu eta martiria. Askok eta askok gaztelu hau Eskoziako ederrenatzat dute eta ez da harritzekoa Eskoziako Turismo Gida askoetan bere argazkiak aurkitu ahal izatea. A mailako eraikina izendaturik dago.
Eilean Donan gaztelua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko gaztelua Alexander II.a Eskoziako erregeak 1220. urtean Bikingoen erasoaldien aurkako babesa emateko asmoz eraiki zuen. XIII. menderako Kintaileko Mathieson Klanaren (beranduago Earls of Seaforth tituludunak) gotorleku nagusi bilakatua zen.
1539an Iain Dubh Matheson, Matheson Klanaren buru zena, gaztelu hau Sleateko MacDonald Klanaren aurka Eilean Donan uhartean defendatzen ari zelarik hil zen.
1719 urteko apirilean Jakobitatarren Altxamenduaz baliatuz espainiar gudarostea gazteluaz nagusitu zen. Gaztelua berreskuratua izan zen, eta ondoren 1719ko maiatzaren 10-13 egunen artean Britainiar Erret Itsas Gudarosteko hiru fragatek bertan behera suntsitu zuten. Hilabete bat beranduago Espainia Gudarosteak Glen Shieleko Gudan garaituak izan ziren. Bitxikeri gisa, bataila hartan Rob Roy MacGregor entzutetsuak ere parte hartu zuen jakobiten alde.
1919 eta 1932 urteen artean John MacRae-Gilstrap Teniente Kolonelak gaztelua berreraiki zuen. Berreraikuntzak gaztelura ailegatzeko errazteko asmoz eraikitako arkudun zubitxoa gehitu zion. 1983an Mac Rae familiak gaztelua mantentzeko asmoz Conchra Charitable Trust elkartea sortu zuen. Bitxikeria bat aipatzekotan, gaztelu hau da Britainia Handia osoan eskerraldetik goratzen diren bi eskaileradun gaztelu bakarra, hau eraiki zen garain erregetzan zegoen erregeak ezpata bere ezker eskuaz heldutzen baitzuen.
Gaur egun Eskozian argazki gehien ateratzen zaizkion monumentua da, ezkontza eta filmaketen kokaleku ospetsua bihurtu delarik. Hainbat eta hainbat filmetan agertu ohi izan da, esate baterako: The Master of Ballantrae ("Ballatraeko Jauna", 1953) filman, The Private Life of Sherlock Holmes ("Sherlock Holmesen Bizitza Pribatua", 1970), Highlander ("Goierritarra" edo "Hilezkorrak", 1985), 1987ko Mio in the Land of Faraway ("Mio Haratagoko Lurraldean"), Loch Ness ("Ness Lakua", 1996), Kuch Kuch Hota Hai (1998), The World Is Not Enough ("Mundua Ez Da Nahikoa", James Bond saileko filma, 1999), Elizabeth: The Golden Age ("Elisabet: Urrezko Aroa"), 2007), Made of Honor ("Ohorez Egina", 2007) eta BBC katearen "Oliver's Travels" ("Oliverren Bidaiak") telesailean ere agertu izan da. Musika bilduma ugariren azal edo irudi ere izan da: Secret Garden taldearen Dreamcatcher (2000) eta Brandywine Celtic Harp Orchestraren , "Celtic Journeys" (2008) CDaren azaleko irudia.
1922ko Eskoziar legediaren arebera, 1500. urte ondorengo gazteluetako jabeak bertatik indarrean mugitu edo kaleratuak gertatu ezkero, jabetza hori irabazle eta galtzaileen ondorengoen artean egokitu behar zen. Hortaz Eilean Donnan Gazteluaren jabetza Mathieson, MacRae eta Macdonald klanei egokitzen zaie.
Egun argi eta oskarbi batean gaztelutik Skye Uhartea ikusi ahal liteke.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eilean Donan gaztelua eta bere inguruak
-
Eilean Donan Gazteluko Zubia
-
Eilean Donan Gaztelura sartzeko zubia
-
MacRae Klanaren Ohoezko oroitarria, Eilean Donan Gazteluko egoitzaren barnekaldean
-
Gazteluaren barnekaldeko egonlekuen ikuspegia
-
Gazteluaren ate nagusia eta harresiak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eilean Donan Gazteluko Webgune Ofiziala
- Eilean Donan Gazteluko Zuzeneko Webkama
- Eilean Donan Gazteluko zenbait argazki Flickr webgunean