Jakobitismo
Jakobitismo (Irlandako gaeleraz: Seacaibíteachas; Eskoziako gaeleraz: Seumasachas) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako tronuetan Jakue II.a Ingalaterrakoa eta bere ondorengoak jartzearen aldeko mugimendu politikoa izan zen.
Jakue II.a Estuardo erregearen eta haren ondorengoen jarraitzaileei eman zitzaien izena. Estuardo leinuari loturiko giro aristokratikoetatik kanpora, indarra izan zuten jakobitek Eskozia, Gales eta Irlandan, eta 1688-1745 urteetan izan ziren indartsuen. Euskal Herriko karlistadetan gertatu zen bezala, nazio-arazoak tartekatu ziren azalez erregetzarako lehia eta erlijio-gatazka ziren auzi honetan.
Jakobitek Ingalaterran eta Eskozian Estuardo etxekoak berrezartzea zuten helburu, Jakue II.a 1688an erregetzatik kendu baitzuten eta haren suhi protestante Gilen Orangekoak erreinatu baitzuen Jakue II.aren alaba Mariarekin ezkonduta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.