Graubaka
Itxura
Graubaka (alemanez: Grauwacke, "greyzko harkaitza") granitoaren deskonposaketaren ondorio diren mineralen sendotzetik sortutako harkaitz detritiko bat da.
Graubakak mikaz, feldespatoz eta granitoaren beste osagai batzuez osatuak daude, kuartzoa barne (askoz tamaina txikiagoan baina). Elementu guzti horiek, hau ere detritikoa den zementu batez elkartuak daude. Bere testura hareatsua da eta bere kolorea grisaxka. Heldu gabeko harkaitz sedimentariotzat hartzen da. Bere bikorrik handienek harea eta hartxintxarren bitarteko tamaina dute.
Ugaria da Galesen, hegoaldeko Eskozian, Irlandan eta Iparraldeko Ingalaterran.