5. Sinfonia (Beethoven)
5. Sinfonia (Beethoven) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1807 |
Argitaratze-data | 1809 |
Estreinaldi-data | 1808ko abenduaren 22a |
Izenburua | 5. Sinfonie |
Ezaugarriak | |
Tonoa | Do minor |
Nori eskainia | Joseph Francis, 7th Prince of Lobkowicz (en) eta Andrii Rozumovskyi (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | list of compositions by Ludwig van Beethoven by opus number (en) list of symphonies by Ludwig van Beethoven (en) |
Motibo musikala
| |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ludwig van Beethoven |
Gertaera nabarmenak | Beethoven concert of 22 December 1808 (en) |
Bosgarren Sinfonia opus 67, do minor tonalitatean idatzia, Ludwig van Beethovenek idatzitako 9 sinfonietako bat da, beharbada ezagunena Bederatzigarren Sinfoniarekin batera, bere lehen mugimenduko lehen lau notengatik. Beethoveni, Bederatzigarrenarekin batera, lan gehien eman zion sinfonia da, lau urte eman baitzituen amaitu zuen arte, 1804 eta 1808 bitartean, Hirugarren Sinfonia amaitu ondoren, denbora horretan, noiz behinka, Bosgarren Sinfonia alde batera utzi izan baitzuen beste lan batzuk idazteko, Fidelioren lehen bertsioa, Apassionata sonata, Rasumovsky hari laukoteak opus 59, Biolinarentzako kontzertua, Pianoarentzako 4. kontzertua, Laugarren Sinfonia eta Meza do nagusian kasu.
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1808ko abenduak 22an estreinatu zen Vienako Theater an der Wien antzokian, Beethoven beraren zuzendaritzapean. Kontzertu horretako lan guztiak Beethovenek idatzitakoak ziren, eta lau ordu iraun zuen. Bosgarren Sinfoniarekin batera Seigarren Sinfonia ere estreinatu zen. Bi sinfoniak zenbakiak aldatuta estreinatu ziren.
Mugimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau mugimenduz osatua dago. Honakoak:
- Allegro con brio
- Andante con moto
- Scherzo. Allegro
- Allegro
Aurrekoa Laugarren Sinfonia |
Beethovenen Sinfoniak 1808an amaitua |
Ondorengoa Seigarren Sinfonia |