Iguzkitza
Iguzkitza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Igúzquiza | ||
Alkatea | Salvador Garin Zabala (CIVSD, indep.) | ||
Posta kodea | 31xxx | ||
INE kodea | 31125 | ||
Herritarra | iguzkitzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′47″N 2°05′07″W / 42.646388888889°N 2.0852777777778°W | ||
Azalera | 18 km² | ||
Garaiera | 521 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 301 (2023: −6) | ||
Dentsitatea | 16,72 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 26,52 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 28,17 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,5 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,95 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 12,90 (2018: %6,18) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.ayuntamientodeiguzquiza.es |
Iguzkitza[4] ([iɣus̻kits̻a]) Nafarroako udalerria da, Lizarrako merindadean kokatua. 15.6 kilometro koadro ditu azalera, eta 333 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metauten, Allin (iparraldean), Aiegi (ekialdean), Deikaztelu, Jurramendiko fazeria (hegoaldean), Villamayor de Monjardin eta Abaigar (mendebaldean) dira mugakideak.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iguzkitzan, itsasoaren mailatik 526 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1846 arte, egungo Iguzkitzak (gaztelaniaz La Solana) izen bereko udalerri bat osatzen zuen Arroitz, Barbarin, Lukin eta Villamayor de Monjardinekin batera. Egungo Iguzkitzak hauek osatzen dute: Azketa, Iguzkitza (herriburua), Labeaga eta Urbiola.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iguzkitzako biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 22 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,29a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iguzkitzako alkatea Candidatura Independiente del Valle de Santesteban de Deio (CIVSD) herri ekimeneko Salvador Garin Zabala da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko zazpi zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako guztien %2,70) eta boto zuriak 22 (botoen %15,28). Abstentzioa %48,97koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Candidatura Independiente del Valle de Santesteban | 122 | 7 |
2011n bi izan ziren aurkeztutako zerrendak, CIVSD eta Independiente de Igúzquiza[6]. Bigarrenak espainiar fiskaltzaren inpugnazioa pairatu zuen[7]. Inpugnazioa bertan behera geratu bazen ere, helegitea jarri ez zuelako hauteskundeetatik kanpo geratu zen[8]. CIVSDk 91 boto, zazpi zinegotziak eta alkatetza -Garin- erdietsi zituen.
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iguzkitzako udaleko idazkaria Barbarin, Villamayor de Monjardin eta Lukingo idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Herriko Plaza z/g
Alkateen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | Salvador Garin Zabala | CIVSD |
2011- | Salvador Garin Zabala | CIVSD |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal autobusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:
Lizarrerria Bus | ||
---|---|---|
Abartzuza — Ospitalea | 2 | Aiegi — Deiu / Arroitz |
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iguzkitza "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.
Iguzkitzar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Bidaurreta (1921-2018), txirrindularia.
- Hortensio Bidaurreta (1928-1984), txirrindularia.
- Miguel Bidaurreta (1929-), txirrindularia.
- Jesús Galdeano (1933-2017), txirrindularia.
- Jesús Santamaría (1945-), kimikaria.
- Francisco Javier Galdeano (1949-), txirrindularia.
- Angel Ziordia (?), txirrindularia.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
- ↑ Agrupación Electoral de Igúzquiza, anulados y a la vez prorrogados, Diario de Navarra, 2011ko maiatzaren 11.
- ↑ Sólo una de las 11 agrupaciones anuladas recurre ante el TC, por lo que el resto quedan fuera de las elecciones, Europa Press, 2011ko maiatzaren 5a.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXIV, Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1342-4
Iguzkitza | ||
---|---|---|
Azketa | Iguzkitza | Labeaga | Urbiola |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Iguzkitzako udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Iguzkitzari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Iguzkitza Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |