Edukira joan

Bizkar-zorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkar-zorro moderno bat.

Bizkar-zorroa[1], halaber motxila[2] (Heg.), bizkarrean eramaten den zakua da, eusteko sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituena. Uhal bakarreko bizkar-zorro arinak ere badaude. Zorro arrunten ordez erabiltzen dira, zama astunak, tresnak eta objektu handiagoak garraiatzeko, edukiera handiagoa baitute eta pisu astunak eta handiak denbora luzeagoz eraman baitaitezke.

Hamar kilotik gorako zamak eramateko erabiltzen diren bizkar-zorro handienek gerrikoa izaten dute, pisuaren zati bat (batzuetan % 90era irits daiteke) gerrian eta aldaketan zamatzeko eta sorbaldetako uhalak gehienbat zama orekatzeko utzirik.

Lehen Mundu Gerrako frantses soldadua, bizkar-zorroa duela (1914ko abenduan).

Betidanik, gizakiak historiarretik garraiatu behar izan ditu ura edo elikagaiak, edo Antzinatekik tresnak eta armak. Hainbat prozesu garatu dira, buztinezko ontziak eta zahagiak esaterako. Animaliak etxekotu ondoren, elikagaien garraioak garrantzia galdu zuen. XI. mende inguruan zumezko bizkar-saskia agertu zen. XVII. mendean zurezko egiturekin zurruntzen hasi ziren, larruzko uhalekin sorbaldei lotuta.

Europan, mendeetan zehar, motxila batez ere helburu militarretarako erabili zen. XX. mendearen bigarren erdian erabilera hedatu zen, estilo alpinoaren garaipenarekin.

Bizkar-zorroak eguneroko bizitzara hedatu ziren XX. mendearen hasieran, aire zabaleko kirol batzuen gorakadarekin, horien artean mendizaletasuna eta eskautismoa nabarmentzen direlarik.

Batez ere olanaz egina, gehienetan nylonezkoa edo antzeko materialekoa, metalezko hagatxoekin indartu daiteke, askotan aluminiozkoak direnak. Motxilek uhal doigarriak eta betegarri bigunezkoak dituzte, zama sorbaldan ezartzeko. Mendiko motxilek sabelpeko uhal bat ere izaten dute, motxila kulunka ez dadin. Oro har, begizta bat jartzen da goiko aldean bi uhalen artean, kako batean zintzilikatu ahal izateko. Poltsiko, luzapen eta irekidura ugari izaten dira motxilaren alboetan, atzean edo azpian, baita konpartimentu ugari ere, modularitatea hobetzeko.

Edukiera eta tamaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modeloak edukieragatik bereizten dira, litrotan adierazten baitira. Bolumen nagusia nabarmen aldatzen da, litro gutxi batzuk eta ehun litro baino gehiagokoen artean. Azken hauek, armada batzuetan erabiliak, 30 kilotik gorako zama erabilgarria ahalbidetzen dute.

Helburuaren arabera, bizkar-zorroak kanpoko uhalez hornitua egon daiteke, hainbat gauza garraiatu hala izateko: piolet bat edo bi, eskalada kasko bat, eski pare bat, kranpoi pare bat, kanpadenda bat, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bizkar-zorro». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-05-25.)
  2. «Motxila». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2023-05-25.)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]