Edukira joan

Betelu

Koordenatuak: 43°01′33″N 1°58′46″W / 43.0257°N 1.9795°W / 43.0257; -1.9795
Wikipedia, Entziklopedia askea
Betelu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Beteluko Apeztegizarra dorretxea

Bandera

Beteluko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaLeitzaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Betelu
AlkateaMiguel Javier Rekalde Goldaratz
(Arribe Taldea)
Posta kodea31890
INE kodea31055
Herritarrabeteluar
Geografia
Koordenatuak43°01′33″N 1°58′46″W / 43.0257°N 1.9795°W / 43.0257; -1.9795
Azalera6,9 km²
Garaiera239 metro
Distantzia44 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria373 (2023:  4)
alt_left 175 (%46,9)(2019) (%51,2) 191 alt_right
Dentsitatea5,41 bizt/km²
Zahartzea[1]% 12,7
Ugalkortasuna[1]‰ 30,3
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,4 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,96 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 81,10 (2018:  %-8,21)

Betelu[4] ([betelu]) Nafarroako ipar-mendebaldean, Leitzaldean eta alde euskaldunean kokatua. Iruñeko merindadeko herri honek 332 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Tolosatik 20 bat kilometrora eta Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago, N-130 errepidearen parean.

1694an, gaur egun Araitz udalerria osatzen duten herrietatik banandu zen.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araitz haranean dago, Hegoaldean Aralarko mendilerroa udalerriaren mugakide naturala du, Aralarko Mallo ikusgarriak bertatik bertara daudela: Ttutturre (1282 m), Hirumugarrieta (1431 m), Aldaon (1411 m), Uakorri (1306 m) eta Balerdi (1197 m).

Ekialdean, berriz, Elosta (937 m), Santa Barbara (853 m) eta Urkieta (854 m) mendiak daude.

Araxes ibaiak udalerria zeharkatzen du hego-ekialdetik ipar-mendebaldera, eta, Gipuzkoa aldean, Oria ibaira isurtzen du ura, Aralar eta inguruko mendietako urak jaso ondoren.

Araitz harana, Betelu eta Aralarko Malloen ikuspegi panoramikoa.

Betelun, itsasoaren mailatik 240 metro gorago, Nafarroako gobernuak 1977an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Betelu (2015)[6]
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
263
 
 
0
11
 
 
363
 
 
1
9
 
 
196
 
 
3
14
 
 
74
 
 
6
20
 
 
105
 
 
9
21
 
 
67
 
 
11
25
 
 
56
 
 
15
28
 
 
73
 
 
13
28
 
 
60
 
 
9
22
 
 
94
 
 
10
19
 
 
201
 
 
7
16
 
 
9
 
 
5
15
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan



Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Beteluk Araitz udalerriarekin egiten du muga iparraldean, Larraunekin ekialdean, berriz ere Araitzekin mendebaldean, eta Aralarko mendilerroarekin hegoaldean.

Aipagarria da bertako iturburua, garai batean bainuetxea izan zena, 1818 eta 1965 urteen bitartean martxan egon zena. Gaur egun ur minerala ateratzen da, botilaratzeko. Herria iturburu horretatik ur minerala ateratzen duen Betelu enpresagatik da ezaguna gaur egun.

Beteluko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko zazpi etorkin bizi ziren herrian; biztanleen %2,03 dira (Nafarroako batezbestekoaren azpitik dago ehuneko hori).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko alkatea Arbide Taldea (AT) herri ekimeneko Miguel Javier Errekalde Goldaratz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Haren taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %3,68) eta boto zuriak 34 izan ziren (%18,58). Abstentzioa %37,50ekoa izan zen.

Beteluko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Arbide Taldea (AT) 149 7

2011n egoera lehengo bera izan zen; Arbide izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra. 140 boto, hautetsi guztiak eta alkatetza eskuratu zituen.

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XX. mendearen hasieran eraiki zen. Eraikinak hiru solairu dauzka, eta udalaz gain, bertan taberna, nekazaritza ganbera, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Herriak alkatea eta sei zinegotzi dauzka. Beteluko idazkaria Araizko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Zaharra, 5

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011 Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arbide Taldea
2011- Miguel Javier Errekalde Goldaratz Arbide Taldea

Biztanleen %84tik gora euskaldunak dira, eta euskalkiari dagokionez, Koldo Zuazo hizkuntzalariak herriko hizkera erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaeratzat hartzen du.

Bertako hedabideen artean Aralar Irratia dugu aipagai, bailarako herri honetan ere bere uhinak zabaltzen baititu.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteluko herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira San Pedroren omenez.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Beteluko San Pedro Apostoluaren parrokia, udaletxeko plazan dagoen harrizko eraikina da. Elizaren barruan, kapera nagusian, San Pedroren irudia ageri da, erdialdean, alboetan Paduako San Antonio eta Doloreetako Ama Birjina dituela.
  • Apeztegi-zaharra dorretxea. Erreka baten ondoan dagoen XIII. mendeko dorretxea. Hiru solairu ditu. Harlanduzko harriko oinarriaren gainean, non erdi-puntuko arku bat irekitzen den, beste bi solairu daude. Biek fatxada luzituta dute eta egurrezko armazoia agerian daukate. Erdiko solairuan, eraikuntzari habeen bidez lotzen den estruktura bat, kanporantz irteten da.[7]
Apeztegi-Zaharra dorretxea

Beteluar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
  6. (Ingelesez) «Data:Betelu 1029E estazio meteorologikoaren hilabetekako datuak.tab - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  7. Sahats, Archivo. «Beteluko Apeztegi-zarra dorretxea (Nafarroa)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa