Edukira joan

Atetz

Koordenatuak: 42°56′22″N 1°42′35″W / 42.939444444444°N 1.7097222222222°W / 42.939444444444; -1.7097222222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Atetz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Beuntzako eliza

Bandera

Atezko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Atetz
AlkateaPaula Ibero Baraibar
(EH Bildu)
Posta kodea31867
INE kodea31040
Herritarraateztar
Geografia
Koordenatuak42°56′22″N 1°42′35″W / 42.939444444444°N 1.7097222222222°W / 42.939444444444; -1.7097222222222
Azalera17,1 km²
Garaiera572 metro
Distantzia19 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria214 (2023:  2)
alt_left 96 (%44,9)(2019) (%55,6) 119 alt_right
Dentsitatea1,25 bizt/km²
Zahartzea[1]% 22,69
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 75 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,97 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 29,70 (2018: %3,01)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.atez.es/

Atetz[4] ([atets̻]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa. Iruñetik 19 kilometrora dago. 26,40 kilometro koadroko eremua du eta 218 biztanle zituen 2014ko erroldaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketa, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz, Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguaratseko eliza 1957an, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Atetz Iruñeko merindadearen iparraldean dago. Ultzamarekin du muga iparraldean, Imotzekin mendebaldean, Txulapainekin hegoaldean, eta Odietarekin ekialdean.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima azpiatlantiar motakoa da, baina ohikoa baino hezeagoa (1.600mm baino euri gehiago batzen da urte batean, batez beste). Tenperaturak 8 eta 10 gradu bitartekoak dira, uda epelak eta neguak hotzak. Urteko egun euritsuak 120-140 dira.

Udalerriko jatorrizko zuhaitzak haritzak eta pagoak ziren. Haritzak herrigunean eta behealdeko ibarretan zeuden, eta gunerik menditsuenetan, pagoak. Gizakiaren eragina dela eta, asko gutxitu zen zuhaitz horien azalera, eta gaur egun, ugariagoak dira birlandaturiko pinu lariziarrak (Pinus nigra) eta alertzeak.

Udalerria sei herrik osatzen dute: Aroztegi, Beuntza, Beratsain, Eguarats, Eritze eta Zigandak, eta 5 etxalde ere ditu: Amalain (1857ko errolda arte udala izan zuena), Beuntzalarrea, Egillor, Hiriberri eta Labaso.

Atetzeko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,67 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an Hemengoak herri ekimeneko Miren Egozkue Goldaratz atera zen Atezko alkate lau zinegotzirekin. Atezko Herriak zinegotzi bakarra lortu zuen. 4 boto zuri izan ziren (botoen %2,25). Abstentzioa %24,26koa izan zen.

Atezko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Miren Egozkue Goldaratz (Hemengoak) 92 Bai
Jose Miguel Lopez Lista (Hemengoak) 89 Bai
Jose Aginaga Aldaregia (Hemengoak) 88 Bai
Gurutze Santxo Gaskue (Atezko Herria) 83 Bai
Maria Carmen Ziganda Ibarrola (Hemengoak) 79 Bai

2011n hiru zerrenda aurkeztu ziren eta egoera aldatu egin zen: Atezko Herriak 4 zinegotzi, Hemengoak zerrendak bakarra eta Agrupación Independiente Valle de Atez izenekoak bat ere ez.

Alkateen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007-2011 Miren Egozkue Goldaratz Hemengoak
2011-2015 Francisco Javier Nuin Ibero Atezko Herria
2015-2019 Ezequiel Martin Muxika EH Bildu
  • HELBIDEA: San Migel Kalea, 1 (Eritze kontzejua)
Atetzeko Ignacia Erbiti[5] eta Roman Iruritaren[6] testigantza, Atetz aldeko euskararen erabilerari buruz. Euskal Herriko Ahotsak[7][8] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Atetz eremu mistoko udalerria zen. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu euskaldunera pasatzea erabaki zuen, udal horren eskaerari jarraituz. Horren ondorioz, herria eremu mistotik eremu euskaldunera pasatu zen.[9]

Atetzeko euskara[10] Erdiguneko Nafarreraren[11] parte da, zehatzago, Ultzamako euskara[12] da bertan hitz egiten den euskara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. «Erbiti Ibarrola, Ignacia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  6. «Irurita Ibarrola, Roman - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  7. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  8. «Euskara gutxi Atetz aldean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  9. «Nafarroako 44 herri eremu mistora igaro dira» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  10. «Atetz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  11. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  12. «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa