Franz Schubert
Franz Schubert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Franz Peter Schubert |
Jaiotza | Himmelpfortgrund (en) eta Viena, 1797ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | Austriar Inperioa Austriako artxidukerria |
Heriotza | Viena, 1828ko azaroaren 19a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Familia | |
Aita | Franz Theodor Schubert |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) Akademisches Gymnasium (mul) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Antonio Salieri |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta irakaslea |
Lantokia(k) | Viena |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa biolina |
| |
Franz Peter Schubert (Viena, 1797ko urtarrilaren 31 - ibidem, 1828ko azaroaren 19a) musikagile eta konpositore austriarra izan zen. Erromantizismo musikalaren aitzindari eta Ludwig van Beethovenen antzeko sonata klasikoaren jarraitzaile kontsideratua dago. Gazte hil zen arren (31 urte), oso egile emankorra izan zen, 600 Lieder inguru (ahotsa eta pianoz osaturiko konposizio motzak, abesti garaikidearen aurrindaria), 7 sinfonia (gehi amaitu barik laga zuena), musika liturgikoa, operak eta ganbera, piano eta orkestrarako lan ugari idatzi zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Franz Peter Schubert familia umil batean jaio zen, 13 senideetan hamabigarrena izan zelarik. Liechtental auzoan bizi ziren eta aita irabazi urriko irakaslea zen.
Ez zen denbora asko pasa bere musikako irakaslea gaztearen talentuaz ohartzeko eta horrela esan zion:
« | Ez dut irakasteko ezer. Jaungoikoak erakutsi dizu dakizuna. | » |
11 urte besterik ez zuenean, kantore izan zen Kapera Inperialean eta, han lortutako bekak Stadkonvikteko eskolako ikasketak ordaindu zizkion. Antonio Salieriren ikasle izan zen eta, eskolako orkestrari esker, Franz Joseph Haydn eta Beethovenen lanak ezagutzeko aukera izan zuen[1].
14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu lanak zituen eginak, Gretchen am Spinnrade adibide, Goethen poemetan inspiratutako lehen liederra. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago.
Gaitasun handia bazuen ere, aitak bere lanaren oinordeko nahi zuen eta haserrea piztu zen aita-semearen artean, azkenean, Franzek etxetik alde egin zuelarik.
Etxetik kanpo eta musika ogibide hartuta, Schubert Franz von Schoberren etxean bizi zen[2]. Ez zuen sekula bere musika lanarekin bakarrik bizitzea lortu eta adiskideen laguntza behar izan zuen bizirauteko. Franzek ez zuen bere opera edo orkestra lanik estreinatu edo argitaratzerik lortu. Ez zuen harreman luzerik izan, ezta seme-alabarik, baina lagun talde ona izan zuen eta bere artea estimatzen zuena. Arazo ekonomikoez lepo, betaurrekoak soinean, herabetasunez betetako itxuran beti, urte haietan gainera, sifiliak hartu zuen konpositorea.
Schubertiadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schubert ez zen saloi handi eta etiketa nobleren zale eta bizitza bohemioa eraman zuen Vienan, intelektualez inguratuta, tabernatik tabernara eta giro herrikoietan murgildurik. Inguru honetan jaio zen Schubertiada terminoa: musika eta irakurketara dedikaturiko jatorri ezberdineko artisten biltzarrak.[3][4]
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schubert XIX. mende hasierako austriar musikalari nagusienetakoa da, Vienan jaiotakoa, gainera. 31 urte besterik ez zuen iraun, baina aparteko lan musikala sortu zuen. Miresten zuen Beethovenen itzalean hezi zen eta haren heriotzaren urtebetera hil zen bera. Bizitzan zehar ez zuen errekonozimendurik izan, heriotzaren ondoren baizik.
Bizitzaren azken urteetan maisu lan ugari idatzi zuen: Wanderer-Fantasie, D. 760, pianorako (1822) edo Wilhelm Müllerren poemetan inspiratutako Die schöne Müllerin (Errotari ederra) (1823).
1824an Der Tod und das Mädchen (Heriotza eta dontzeila) hari laukotea idatzi zuen, ezagunenetako bat eta, bizitza bukatzen ari zitzaionean, Winterreise, D. 911, Op. 89 (1827), oinazearen eta bakardadearen eraginpean, berriro Müllerren poemetan oinarriturik.
Schubertek ez zituen 31 urte besterik eta fuga ikasten hasita zegoen. Sifiliak edo gonorreak hartu zuela uste da [5] eta sukar tifoidea erantsi zitzaion, 1828ko azaroaren 19an, hil zen arte.
Garai hartan gazte galdutzat hartu bazuten ere, alkohol zale eta noizbehinkako harremanetan murgiltzen zena, biografo askoren ustez, gaur desoreka bipolarra duen gaixoa ikusiko genuke. Horrek argituko luke zergatik utzi ziuten bukatu gabe hainbat maisu lan.[6] 1822ko urriaren 30ean Sinfonia Si minorren hasi zuen, baina bi mugimendu txukun-txukun osatu ondoren, bertan behera geratu zen hirugarrena hasterakoan. Eskuizkribua Anselm Hüttenbrenner lagunaren esku geratu zen eta 40 urtez gorde zuen. 1865ean, Johann von Herbeck orkestra zuzendariari eskaini zion eta urte hartako abenduan zuzendu zuen Vienan bukatu gabeko lanaren estreinaldia. Ez dakigu zergatik geratu zen amaitu gabe, baina zenbaiten ustez, ezin izan zuen lortutako kalitate bera mantenduko zuela ziurtatu. Horrela ezagutzen dugu gaur: diptiko asimetriko baino orekatua: Allegro moderato bat hasieran eta Andante con moto bat Mi Maiorren gero.
Schuberten musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1884 eta 1897 artean, Breitkopf & Härtel argitaletxeak Schuberten obra osoa argitaratu zuen. Lan bikaina egin zuen Eusebius Mandyczewski musikologo eta konpositoreak abestien edizioan.
Sinfoniak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. sinfonia Re Maiorren, D. 82
- 2. sinfonia en Si bemol Maiorren, D. 125
- 3. sinfonia Re Maiorren, D. 200
- 4. sinfonia Do minorren, D. 417 ("Tragikoa")
- 5. sinfonia Si bemol Maiorren, D. 485
- 6. sinfonia Do Maiorren, D. 589 ("Txikia")
- 7. sinfonia Mi Maiorren, D. 729
- 8. sinfonia Si minorren, D. 759. Bukatu gabe. Zenbaitetan 7.a esaten zaio. Lehen bi mugimenduak daude bukatuta; hirugarrena hasita eta laugarrenaren arrastorik ez dago.
- 9. sinfonia Do Maiorren, D. 944 ("Handia"). Askotan 7.a edo 8.a esaten zaio.
- 10. sinfonia Re Maiorren, D. 936A. Piano bertsioan soilik.
Ganbera-musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. hari laukotea Sol minor/Si bemol Maiorren, D. 18
- Sonatensatz, D. 28, piano triorako
- 2. hari laukotea Do Maiorren, D. 32
- 3. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 36
- 4. hari laukotea Do Maiorren, D. 46
- 5. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 68
- Haize zortzikotea Fa Maiorren, D. 72
- 6. hari laukotea Re Maiorren, D. 74
- 10. hari laukotea Mi bemol Maiorren, D. 87
- 7. hari laukotea Re Maiorren, D. 94
- Flauta, viola, gitarra eta txelo laukotea, D. 96
- 8. hari laukotea Si bemol Maiorren, D. 112
- 9. hari laukotea Sol minorren, D. 173
- 11. hari laukotea Mi Maiorren, D. 353
- Biolin eta piano sonata La Maiorren, D. 574
- Hari hirukotea Si bemol Maiorren, D. 581
- Piano boskotea La Maiorren, Amuarraina, D. 667 .
- Quartettsatz (laukote-mugimendua) Do minorren, D. 703
- Trockne Blumen bariazioak (Die Schöne Müllerin lanetik), piano eta flauta, D. 802
- Zortzikotea Fa Maiorren, D. 803
- 13. hari laukotea La minorren, D. 804 (Rosamunde)
- 14. hari laukotea Re minorren, D. 810 (Der Tod und das Mädchen)
- Arpeggione sonata, D. 821 (arpeggionerentzako, gaur egun cello edo biola)
- 15. hari laukotea Sol Maiorren, D. 887
- Rondo brillantea piano eta biolinerako D. 895
- Piano triorako nokturnoa, D. 897
- 1. piano trioa Si bemol Maiorren, D. 898
- 2. piano trioa en Mi bemol Maiorren, D. 929
- Biolin eta piano fantasia Do Maiorren, D. 934
- Hari boskotea Do Maiorren, D. 956
Pianoa bakarrik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 21 sonataz eta 4 impromptuz osatutako 2 bilduma (D. 899 y D. 935), 6 momentu musikal eta abar.
Pianoa, 4 esku
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fantasia Sol Maiorren, D. 1
- Fantasia Sol minorren, D. 9
- Fantasia Do minorren, D. 48
- 4 Polonesa Do minor, Si bemol Maior, Mi Maior eta Fa Maiorren, Op. 75, D. 599
- 3 Martxa heroiko en Si minor, Do Maior eta Re Maiorren, Op. 27, D. 602
- Rondóa en Re Maiorren, Op. post. 138, D. 608
- Sonata Handia Si bemol Maiorren, Op. 30, D. 617
- Dantza alemana bi trio eta bi Ländlerrekin, D. 618
- Abesti frantses batean oinarritutako bariazioak Mi minorren, Op. 10, D. 624
- Obertura Fa Maiorren, Op. 34, D. 675
- 3 martxa militar Do Maior, Sol Maior, Mi bemol Maiorren, Op. 51, D. 733
- Sonata Do Maiorren ("Grand Duo"), Op. post. 140, D. 812
- Tema original batean oinarritutako bariazioak La bemol Maiorren, Op. 35, D. 813
- 4 "Ländler" Mi bemol Maior, La bemol Maior, Do minor eta Do Maiorren, D. 814
- Divertimentoa hungariar erara Sol minorren, Op. 54, D. 818
- 6 Martxa Handi eta trioak Mi bemol, Sol menor, Si menor, Re mayor, Mi bemol mayor, Mi mayor, Op. 40, D 819
- Tema frantses batean oinarritutako divertimentoa Mi minorren, Op. 63, D. 823 2
- Motibo frantsesetan oinarritutako divertimentoa Si minorren, Op. 84, No. 1, D. 823
- Motibo frantsesetan oinarritutako divertimentoa Mi minorren, Op. 84, No. 2, D. 823
- 6 polonesa Re minor, Fa Maior, Si bemol Maior, Re Maior, La Maior eta Mi Maiorren, Op. 61, D. 824
- Grand funeral March Do minorren, Op. 55, D. 859
- Grande Marche Héroique La minorren, Op. 66, D. 885
- 2 Marches Caractéristiques Do Maiorren, Op. posth. 121, D. 886
- Hérold-en Marie operako tema batean oinarritutako bariazioak Do Maiorren, Op. 82, D. 908
- Martxa (Haurren Martxa) Sol Maiorren, D. 928
- Fantasia Fa minorren, Op. 103, D. 940
- Duoa (Lebensstürme) La minorren, Op. posth. 144, D. 947
- Rondoa La Maiorren, Op. 107, D. 951
- Fuga Mi minorren, Op. posth. 152, D. 952
- Allegro moderato Do Maiorren, D. 968
- Andante La minorren, D. 968
- Tema original batean oinarritutako bariazioak Si bemol Maiorren, Op. posth. 82, No. 2, D. 968 A
Konposizio sakratu eta liturgikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. meza Fa Maiorren, D. 105
- 2. meza Sol Maiorren, D. 167
- 3. meza Si bemol Maiorren, D. 324
- 4. meza Do Maiorren, D. 452
- 5. meza La bemol Maiorren, D. 678
- 6. meza Mi bemol Maiorren, D. 950
- Meza alemana (Deutsche Messe), D. 872
- Kyrie-a Re minorren, D. 31
- Kyrie-a Si bemol Maiorren, D. 45
- Kyrie-a Re minorren, D. 49
- Kyrie-a Fa Maiorren, D. 66
- Salve Regina Si bemol Maiorren, D. 106
- "Totus in corde" offertorium-a, D. 136
- Stabat Mater Sol minorren, D. 175
- "Tres sunt" offertorium-a, D. 181
- Graduale, D. 184
- "Salve regina" offertorium-a, D. 223
- Salve Regina Fa Maiorren, D. 379
- Stabat Mater Fa minorren, D. 383
- Salve Regina Si bemol Maiorren, D. 386
- Tantum ergo Do Maiorren, D. 460
- Tantum ergo Do Maiorren, D. 461
- Magnificat, D. 486
- Auguste Jam Coelestium, D. 488
- "Salve regina" offertorium-a, D. 676
- Sechs Antiphonen zu Palmsonntag, D. 696
- 23. salmoa, D. 706
- Tantum ergo Do Maiorren, D. 739
- Tantum ergo Re Maiorren, D. 750
- Salve Regina Do Maiorren, D. 811
- Tantum ergo Mi bemol Maiorren, D. 962
- 92. salmoa, D. 953
- Offertorium-a, D. 963
- Hymnus an den heiligen Geist, D. 964
- Der 92. Psalm (93, tôw l'hôdôs, Salomon Sulzerrek eskatuta), D. 953
Oratorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lazarus (Wien 1820, D 689, Stadttheater Essen 1928), August Hermann Niemeyer
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.biografiasyvidas.com/biografia/s/schubert.htm
- ↑ http://www.pianored.com/schubert.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20120229210015/http://www.taller54.com/schubert.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20120304054105/http://www.arts-history.mx/discos/index.php?id_disco=9109
- ↑ http://www.culturageneral.net/musica/clasica/compositores/schubert.htm Dokumentu idatzirik ez badugu ere, sintomatologiak horrelako zerbaitera darama.
- ↑ http://books.google.es/books?id=R3_PTtmcjHcC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Schubert |
- (Ingelesez) Schubert Society of the USA
- (Ingelesez) Notes on Franz Schubert