Edukira joan

Zeramika-ganibet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeramika-ganibeta

Zeramika-ganibeta edo ganibet zeramikoa ganibet mota bat da, zeinaren xafla, altzairua izan beharrean, zeramikazko materialez (askotan zirkonio dioxidoa) eginda dagoen. Ganibet mota honek bere ahoa askoz denbota gehiagoz mantentzen du altzairu herdoilgaitzezko xaflakoek baino. Horregatik esan ohi da ez direla zorroztu behar. Baina ezaugarri negatiboak dituzte, oso hauskorrak dira eta hausten dira erortzen direnean. Ganibet hauek ez dira % 100 zeramikazkoak metal nahikoa baitute metal detektagailuak detektatu ahal izateko ezkutuko arma gisa erabiltzea saihesteko.

Zirkonio dioxidozko ganibetak oso gogorrak dira, esate baterako, zeramikazkoak, 8.5raino iritsi arte Mohs eskalan, eta altzairuzkoak 6aren inguruan mugitzen diren bitartean.

Zeramikazko ganibetak ez dira porotsuak, eta elikagai desberdinak moztu ditzakete zaporeak batetik bestera eraman gabe.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]