Zeramida
Itxura
Zeramida bi hidrokarburo katez osaturiko lipido saponifikagarria da, esfingolipidoen eta glukolipidoen oinarrizko egitura dena. Zelula mintzetan agertzen dira[1].
Osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi osagai ditu:
- Esfingosina: 18 karbono dituen aminoalkohol asegabea da.
- Gantz azidoa: kate hidrokarbonatu luzea da, katearen muturrean karboxilo taldea (-COOH) duena.
Garrantzia biologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Funtzio nagusia esfingolipidoak eta glukolipidoak osatzea da[2]. Honetaz gain zelula zaharren apoptosian laguntzen du[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Haimovitz-Friedman, A.; Kan, C. C.; Ehleiter, D.; Persaud, R. S.; McLoughlin, M.; Fuks, Z.; Kolesnick, R. N.. (1994-08-01). «Ionizing radiation acts on cellular membranes to generate ceramide and initiate apoptosis.» Journal of Experimental Medicine 180 (2): 525–535. doi: . ISSN 0022-1007. PMID 8046331. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ (Ingelesez) Hannun, Yusuf A.; Obeid, Lina M.. (2008-02). «Principles of bioactive lipid signalling: lessons from sphingolipids» Nature Reviews Molecular Cell Biology 9 (2): 139–150. doi: . ISSN 1471-0072. (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|