Yasid
Yasid ياصيد יאסיד | |
---|---|
herrixka | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Nablusko Gobernazioa |
Izen ofiziala | ياصيد יאסיד |
Jatorrizko izena | ياصيد יאסיד |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°17′48″N 35°16′40″E / 32.2966°N 35.2777°E |
Demografia | |
Biztanleria | 2.291 (2006) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Hizkuntza ofiziala | arabiera |
Yasid (arabieraz: ياصيد: Palestinako Nablusko Gobernazioko herrixka bat da, Zisjordania iparraldean, Nablustik 15 kilometrora. Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera (PCBS), herrixkak 2.500 biztanle inguru zituen 2017an.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yasid izenak «arrano habia» esan nahi du[2].
Hainbat aztarna aurkitu dira, Burdin Arokoak, persiarrenak, erromatar garaikoak, bizantziarrak, kalifato islamikokoak eta Erdi Arokoak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrixkan bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Mashaqi eta Daher dira[2].
Urtea | Biztanleria |
---|---|
1922 | 308[3] |
1931 | 372[4] |
1945 | 480[5] |
1961 | 714[6] |
1967 | 816[7] |
1997 | 1.712[8] |
2007 | 2.084[9] |
2017 | 2.505[10] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko datuen arabera, hauek ziren herrixkako ekonomiaren sektoreak[2]:
- kudeaketa (% 41)
- nekazaritza (% 40)
- Israelgo lan-merkatua (% 8)
- industria (% 5)
- merkataritza (% 3)
- zerbitzuen sektorea (% 3)
Urte berean, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[2].
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 92,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78,4 emakumezkoak ziren. 2012an, 529 ikasle eta 39 irakasle zeuden herrixkan[2].
Gaur egun, bi eskola publiko (bata mutilena eta bestea neskena) eta haurtzaindegi pribatu bat daude Yasiden[2].
Erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi meskita daude herrixkan, Al-Omari eta Al-Mashaqi Meskita Berria[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «PCBS | Projected Mid -Year Population for Nablus Governorate by Locality 2017-2026» pcbs.gov.ps (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) Yasid Village Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2014) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Tulkarem» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 24 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 66 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 19. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 26 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) Perlmann, Joel. (2011-2012). The 1967 Census of the West Bank and Gaza Strip: A Digitized Version. Levy Economics Institute (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 108. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- ↑ (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 68 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).