Vladimir Horowitz
Itxura
Vladimir Samoylovich Horowitz (Kiev, Errusiar Inperioa, 1903ko urriaren 1aGreg./irailaren 18aJul. - New York, 1989ko azaroaren 5a) errusiar-estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea izan zen.
Familia judu batean jaio zen eta laster hasi zen piano eskolak jasotzen. Kieveko Kontserbatorioan ikasi zuen eta Errusia osoan kontzertuak eman zituen. 1925ean Mendebaldera alde egin zuen, Sobietar Batasunera ez itzultzeko erabakia hartuta eta 1928an Estatu Batuetan eman zuen lehen kontzertua.
Historiako piano-jotzaile handienetakotzat jotzen da, eta bere teknika birtuosoa eta tinbrea nabarmentzen dira.
Kategoriak:
- 1903ko jaiotzak
- 1989ko heriotzak
- Kievtarrak
- Errusiar estatubatuarrak
- Errusiako juduak
- Estatubatuar juduak
- Errusiako piano-jotzaileak
- Errusiako musikagileak
- Ameriketako Estatu Batuetako piano-jotzaileak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikagileak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- New Yorken hildakoak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak