Edukira joan

Victoria (Kanada)

Koordenatuak: 48°25′20″N 123°21′57″W / 48.422151°N 123.3657°W / 48.422151; -123.3657
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Kanadako Columbia Britainiarreko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Victoria (argipena)».
Victoria
city in British Columbia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Columbia Britainiarra
Regional district in British ColumbiaCapital Regional District
AlkateaLisa Helps
Posta kodeaV0S, V8N-V8Z, V9A-V9E
Geografia
Koordenatuak48°25′20″N 123°21′57″W / 48.422151°N 123.3657°W / 48.422151; -123.3657
Map
Azalera19.470.000 m²
Altuera23 m
MugakideakSaanich (en) Itzuli, Esquimalt (en) Itzuli eta Oak Bay (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria80.032 (2011)
91.867 (2021)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1862 eta 1849
Telefono aurrizkia250, 778, 236, 672, 604
Ordu eremuaOzeano Bareko ordu-eremua eta UTC−08:00
Hiri senidetuakSuzhou, Morioka, Napier eta Khabarovsk
victoria.ca

Victoria Kanadako Columbia Britainiarra probintziako hiriburua da. Bere inguruko herriekin, Vancouver aurretik duela, probintziako bigarren hiri populatuena da. Vancouver uhartearen hegoaldean dago kokatua.

2006ko erroldaren arabera 78.057 biztanle bizi ziren bertan.

Add caption here

Victoria, Columbia Britainiarreko hiriburua, Vancuverren uhartean kokatuta dago, hegoaldeko isurialdean. Britainiar estiloko hiria da. Han egotean, Erresuma Batuko edozein hiritan zaudela ematen du. Aipagarriena kaia da. Kaitik Victoriako eraikin inportanteenak ikus daitezke: the Fairmont express hotela, Columbia Britainiarreko parlamentua eta BC Museum (edo British Columbia Museum), besteak beste. BC Museum-ean British Columbiako Historiako aztarnak gordeta daude. Museoaren aurrean, ohiko “totem”ek antzinako historia erakusten digute. Totemek kontatzen digute familiar indiarren historia. Zenbat eta totem handiago, hainbat eta historia luzeago. Hiri erditik pasatzean, denetarik aurki daiteke. Han, erdian, Kanadako merkatal zentroa ospetsuena dago: Eaton center. Marka guztiak batzen dira han. Gainera, Kanadako zergak baxuagoak direnez, bai arropak, bai opariak oso merke lor daitezke. Kaiaren alde batean, autobus geltokia dago. Handik, unibertsitateraino ailegatzen da. UVIC du izena. Nahiz eta BCko ospetsuena ez izan, hango bizia ikustea merezi du. Eraikinak arruntak dira. Ikasketak, berriz, ezagutu beharrekoak dira, izan ere, metodo pedagogiko nahiko berezia dute. Victoria esaten zaionari, bospasei herri dira. Haien artean, aipagarriak dira Saanich eta Langford. Eremuak 300.000 biztanle inguru du. Victoria erditik irten bezain laster Amerikan zaudela nabaritzen da. Herri horiek bi solairutako etxez lepo daude. Bata bestearen atzean.

Add caption here

James Cook, Royal Navy-ko Kapitainak, Vancuver uhartea topatu zuen, 1778 urtean. Hogei urte beranduago, Vancouver kapitainak, Espainiako Bodega y Quadra kapitainarekin, uhartea eskuratu zuen Britainiar inperioarentzat. Bi horiengatik, Vancouver eta Quadraren uhartea izan zen izena.

    Datu klimatikoak (Victoria, Gonzales)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.1 17.4 23.6 27.0 31.6 34.6 36.0 33.4 31.6 24.6 18.9 15.0 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 8.6 10.6 13.1 15.9 17.9 19.8 20.1 18.5 13.8 9.4 7.1 13.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.0 6.2 7.6 9.6 12.1 14.0 15.6 15.9 14.6 10.9 7.2 5.2 10.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.7 4.5 6.0 8.2 10.0 11.3 11.7 10.7 7.9 5.0 3.2 7.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.2 -11.0 -7.1 0.0 2.4 5.9 7.3 7.2 4.0 -2.8 -11.1 -15.7 -15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 94.3 71.7 46.5 28.5 25.8 20.7 14.0 19.7 27.4 51.2 98.9 108.9 607.6
Euria (mm) 85.2 68.1 45.3 28.5 25.8 20.7 14.0 19.7 27.4 51.1 95.5 101.9 583.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 17.0 15.4 13.6 10.4 9.0 7.1 4.9 4.8 7.9 11.9 16.1 17.5 135.6
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 14.6 14.3 12.9 10.4 9.0 7.1 4.9 4.8 7.9 11.9 15.3 16.1 129.2
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 2.6 1.7 0.7 0 0 0 0 0 0 0.1 0.8 1.9 7.8
Eguzki orduak 74.1 93.7 149.5 201.5 266.6 273.8 327.8 297.3 204.1 153.4 83.1 68.7 2193.3
Iturria: [1]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Kanada
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.