Vesta
Vesta | |
---|---|
Antzinako Erromako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Bizitokia | Erromako Foroa |
Ikonografia | Ekonomika, sutea eta birjintasuna |
Baliokideak | Hestia eta Anuket |
Domeinua | Ekonomika, home (en) eta familia |
Familia | |
Aita | Saturno |
Ama | Ops |
Anai-arrebak | Jupiter, Neptuno, Pluton, Junon eta Zeres |
Erromatar mitologian, Vesta[1], etxearen, sukaldearen eta familiaren jainkosa birjina zen, greziar Hestiaren baliokidea. Saturnoren eta Ops-en alaba eta Jupiter. Neptuno, Pluton, Juno eta Zeresen arreba. Vestak ez dauka berezko nortasunik, ez du mitoetan parte hartzen eta ez zaio inoiz irudirik ematen. Gar sakratuak dira haren ikurra, berari eskainitako errituak suaren bitartez egiten baitziren eta fideltasunaren ikur ere bada.
Ezizen gisa Aio Locucio zuen; etxeko eta barne tenpluetako sua mantentzea errepresentatzen du. Vestaleekin harremanduta dago, hauek 10 urte zituztenean errekrutatzen zituzten jainkosari eskainitako tenpluko sua mantentzeko.
Esan ohi zen, kolore laranjako kandela bat bere izenean piztea nahikoa zela bere presentzia antzemateko.
Bere agerpenek barne munduaren beharraren inguruan hitz egiten dute: etxaldea emozioen berotasuna sinbolizatzen, banakoarena, taldearena edo komunitatearena. Horrela, nagusiki zirkulu batekin errepresentatzen da; izan ere, Aintzinako Erroman zirkuluak osotasuna irudikatzen zuen eta hiriaren erdian zegoen.
Bere kultua Erroman Numak ezarri zuen eta paganismoaren amaierara arte iraun zuen. Erromatar erlijioan, Vestaleek languntzen zuten jainkosa. Behin, Aemilia vestaleak suari ez zion atentzio nahikoa jarri eta hau itzali egin zen. Hark bazekien akats hura heriotzarekin ordainduko zuela, beraz, jainkosari negarrez erregutu zion eta honek berriz, berpiztu egin zuen.
Erromaren sorreraren inguruko mitoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromaren sorrerari buruzko mito batzuetan, Vesta Numitor erregearen alde egiten du, honek bere alaba Rea Silvia hil ez zezan, Romulo eta Remo bikiez haurdun zegoelarik; ondorioz, bakarrik uzten du. Erregearen izena aldatu egin daiteke, Tarketio ere esan izan zaio.
Romuloren semeak, Numa Ponpiliok, jainkosari eskerrak emateko, vestaleei kultua ezartzen du. Ondorioz, Rea Silvia ezin zen horietako bat izan.
Vestalia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vestari omenez Vestalia ospatzen zuten, ekainaren 7a eta 15a bitartean. Lehenengo egunean festa hasten zen, urtean behin egiten zena jainkosarekin harremana berritzeko eta etxea zain zezan eskatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |