Vespasiano eta Titoren tenplua
Itxura
Vespasiano eta Titoren tenplua (latinez templum divi Vespasiani) Erromako Foroan dagoen tenplua da. Tito enperadoreak hasi zuen eraikitzen 79an eta Domiziano enperadoreak amaitu zuen 87an, jainkotutako bere aita eta anaiaren omenez.
Ondoko Saturnoren tenplua eta Konkordiaren tenpluaren artean dago. Toki falta, zabaletara luzetara baino gehiago hedatzean islatzen da (23x33 metro), baita harmailadia, pronaoseko korintiar ordena eta 15,70 metroko sei zutabeen artean kokatua egotearen anormaltasunean ere, zutabe horietako hiru, eraikinaren angeluan aurkitzen direnak, egundaino mantendu direlarik.