Utukku
Akaden utukku eta Sumerren udug (sumerreraz: 𒌜) Mesopotamiako espiritu eta deabru klase anbiguoa izan zen.[1] Utukku deabruek ez zuten jatorrizko afiliazio gaiztorik, baizik eta, akadtar-babiloniar panteoiko gainerako deabruak bezala, espiritu babesle izatera bultza zitezkeen.
Haren izenak haren atributua adierazten duela dirudi, eta «indartsu» edo «ahaltsu» gisa itzuli da. Hala ere, utukku hitza edozein deabruren izen generiko bihurtu zen, halako moldez, non sorginkeriei buruzko testu akadtar handienetako batek Utukkū Lemnūtu izena hartzen baitzuen.[2]
Sorginkerietan, utukkuak aipatzen ziren «gizakia sorbaldatik eusten duten» deabruak bezala, edo, besterik gabe, «gizakia eusten duena» bezala, baita «lautadan gizakia hiltzen duena» bezala ere; bestalde, Utukkū Lemnūtuk deabru hori «etsaitasunezko itxurakoa» eta «garaiera handikoa» dela dio, eta era berean aipatzen du «orpoetatik tantaka behazuna» duela eta «pozoi kaltegarria» dela. Horiei buruz oro har hitz egiten denean, «utukku gaiztoak» deitzen zitzaien. Kasu hauetan, horiei buruz izpiritu-multzo mugagabe gisa hitz egiten dela esan daiteke.
Sorginkerietan eta deskribapenetan, utukku arruntak beste deabru mota batzuekin taldekatzen dira: shedu, alu eta ekimmu. Testu eta deskribapen batzuetan nahastu egiten dira. Beste alde batzuetan, An edo Antutik zetozen zazpi deabruen zati gisa aipatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cunningham, Graham. (2007). Deliver Me from Evil: Mesopotamian Incantations, 2500-1500 BC. in: Studia Pohl: Series Maior. 17 Erroma: Etrice Pontificio Instituto Biblico ISBN 978-88-7653-608-3..
- ↑ Abusch, Tzvi; Van Der Toorn, Karel. (1999). Mesopotamian Magic: Textual, Historical, and Interpretative Perspectives. Groningen: Styx publications ISBN 9789056930332..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |