Uribarri (Oñati)
- Artikulu hau Oñatiko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».
Uribarri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′55″N 2°25′23″W / 43.01528°N 2.42306°W |
Demografia | |
Biztanleria | 76 (2022) |
Uribarri Oñatiko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen baserri-giroko auzoa da, Arantzazurako bidean eta Aloñako mendilerroaren magalean kokatuta dagoena eta ohiko abiapuntua dena horko tontorretara igotzeko.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepide horren ezker-eskuin, maldan diren etxe multzo batek osatzen dute Uribarriko nukleoa, San Andres baseliza eta auzoko txokoa, Haizpe izenekoa (2012an irekia), bertan direla[1]. Nukleo honetatik gorago errepidean, gain batean Urteagagain dago, guardetxe zaharra, jatetxe eta beste baserri pare bat bertsan direlarik[2]. San Andres jaiak ospatzen dira auzoan[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uribarriko biztanleria |
---|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ondareari dagokionez, San Andresen baseliza aipatzekoa da, alde batetik, eta bestetik baserri eta bestelako eraikin hauek: Aingerukua, Artegia, Azkarragako Errota, Azkarraga Txiki, Azkarraga Haundi, Azkarraga Erdikua, Azkarraga Barria, Baltzategi, Banastaingua, Barrenekua, Datustegi, Datustegi Txiki, Egikua, Erostegi Txiki, Eskola, Gogordo, Goikoetxe, Goikoetxe Barria, Goitikua, Konkena, Mizkingua, Kostei, Otadui Txiki, Otadui Haundi, Pater-etxe, Sagastizabal, Sakona, Santutxua, Soldadukua, Tebernakua, Tuertokua, Txopekua, Urrumangua, Urteaga, Urtiagain, Urzelaikua eta Zelakua.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Uribarri auzoaren ikuspegia.
-
San Andres baseliza.
-
Urteagagainen, guardetxe zaharra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oñatiko Uribarriko Haizpe elkartearen inaugurazioa - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ «Uribarri Auzoa » Oñati » Gipuzkoa» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ «Haizpe elkartea beteta Uribarri auzoko jaietan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Oñatiko auzoak | ||
---|---|---|
Arantzazu • Araotz • Berezao • Errekalde • Garagaltza • Garibai • Goribar • Larraña • Lezesarri • Murgia • Olabarrieta • Olakua • Santxolopetegi • Torreauzo • Uribarri • Urrexola • Zañartu • Zubillaga |