Edukira joan

USS Dwight D. Eisenhower

Wikipedia, Entziklopedia askea
USS Dwight D. Eisenhower
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNewport News Shipbuilding (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaNewport News
Historia
Eisenhower Strike Group 2021 deployment2021eko otsailaren 18a - 2021eko uztailaren 18a
Gila jartzea 1970eko abuztuaren 15a
Uretaratzea 1975eko urriaren 11
Esleipena 1977ko urriaren 18a
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
GatazkaEagle Claw operazioa
Honen parteEisenhower Strike Group (en) Itzuli
Identifikazioa
Berezko-portuaNaval Station Norfolk (en) Itzuli
Dei-kodeaNIKE

USS Dwight D. Eisenhower (CVN-69), AEBetako Itsas Armadako hegazkin-ontzia da, zerbitzuan dagoena. 1977an itsasoratu zuten. Nimitz klaseko hamar hegazkin-ontzietatik bigarrena da, eta Dwight D. Eisenhower Estatu Batuetako hogeita hamalaugarren presidentearen izena daraman lehen ontzia da. Hegazkin-ontzia, bere klaseko beste guztiak bezala, Newport News Shipbuilding ontzioletan eraiki zuten Virginian, klaseari izena ematen dion ontziaren diseinu berarekin, nahiz eta berriki eraikitako estandarretara eramateko ontzia bi aldiz zaharberritu duten.

USS Eisenhower zerbitzuan jarri zutenetik, hainbat operazioetan parte hartu du, besteak beste, Teherango gatibuen krisialdiaren baitako Eagle Claw operazioan, 1980an, eta Golkoko Gerran, 1990eko hamarkadan.

1983ko abuztuaren 29an, Hampton Roadseko portuan, Norfolken ikatza kargatzeko txandaren zain zegoela, Urdulizek berarekin talka bat izan zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]