Edukira joan

Txinaren izenak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinaren izena zhongguo txinera tradizional eta sinplifikatuan

Euskaraz eta Europako hizkuntza gehienetan erabiltzen den Txina izenaren jatorria badirudi Qin dinastian datzala, lehenengo dinastia inperiala. Iraganean Katai izena ere erabili zen, khitan herri altaikotik datorrena. Marco Poloren bidaietan emaniko izena hauxe da. XVII. mendean Bento de Goes jesuita portugaldarrak Txina eta Catay leku bera zirela demostratu zuen. Gaur egun errusieraz eta mongolieraz Katai izena erabiltzen da.

Txina berez Txinako Herri Errepublikaren baliokidetzat hartu ohi da, nahiz eta berez Txina Taiwanen izena ere baden. Hori dela eta Txina Kontinentala deitu ohi zaio Txinako Herri Errepublikari, Taiwan, Hong Kong eta Macao kenduta. Hala ere irla asko sartzen dira kontinentala deitu arren, izena geopolitikoa eta ez geografikoa delarik.

Txina betidanik agintean zegoen dinastiaren izenarekin izendatzen zen. Monarkiaren desagerpenarekin bat zhongguo izena erabiltzen da (erdialdeko herrialdea). Hua moduan ere laburbil daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.