Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
K.a. 145
Hejin (en) Itzuli
💀
Heriotza
K.a. 86
Txinako Herri Errepublika
🔨
Lanbidea
historialari
📷
Argazkiak
ikusi
Sima Qian-en erretratua

Sima Qian (K. a 145 – K.a. 90) idazle eta historialari txinatar garrantzitsuenetako bat izan zen. Txinako historialaritzarren aita bezala ezagutzen da 2000 urtetako Txinako historia laburbiltzen duen Shiji liburuaren egilea baita.

Sima Qian Longmen-en jaio eta hazi zen historialari familia batean.  Han Wudi enperadorearen eskriba (idazkari) nagusia izan zen eta honen egitekoa egutegi eta liburutegi inperiala kudeatzea zen.

20 urte zituela eta bere aitaren laguntzarekin, bidaia bat hasi zuen Txinan barrena bere Shiji lanerako datu historikoak zuzenean biltzeko. Bidaiaren helburua kondaira zaharrak egiaztatzea eta monumentu historikoak bisitatzea izan zen.

Bere lan nagusia, Memoria historikoak, Txinako historia bere jatorri mitikotik deskribatzen du K.a. 2600. urtean. Lanean, Qian eskuragarri zuen informazio guztia sailkatzen saiatu zen. Ondorengo txinatar historialarientzako eragin garrantzitsu gisa aipatu da lana.

Han Wu-Ti enperadorearen agindupeko funtzionario txinatar baten semea, SIma Qianen dokumentazio profesionala eskuratu zuen, bere aitaren obra amaitu batera, bere lan nagusia idazteko aukera eman zion.

Sima Qian-en lanaren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sima Qian-en lana benetan garrantzitsua izan da historialaritza txinatarrean. Antzinako garaiko gertakari asko bere lan zehatzak dirla eta ezagutzen dira. Bere lanak, Shiji, geroagoko historialariengan eta txinatarrek bere historiarekiko duten ikuspuntuan eragin handia izan zuen.