Etxe orratza ohiko etxeek baino garaiera handiagoa duen eraikina da; solairu asko izaten dituzte: adibidez, argazkiko etxe orratzak 101 ditu eta 509 metro lurretik puntaraino
Definizio orokor samarra da hori, baina, egia esan, zaila da eraikin bat etxe orratza den edo ez den esatea. Horregatik, irizpide gisa, esaten da 150 metro baino gehiagoko eraikina dela etxe orratza.
Noizkoak dira lehen etxe-orratzak?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen etxe-orratzak Ameriketako Estatu Batuetan eraiki ziren 1884tik aurrera; batez ere, New York eta Chicago hirietan. Hasierako etxe-orratzek helburu komertzialak zituzten, ez ziren bizitzeko, bulegoak eta lantokiak izateko baizik. Baina gaur egun badaude etxebizitzak dituztenak ere.
Eraikuntzaren teknikan hobekuntza handiak gertatu ziren XIX. mendearen bukaeran, eta horri esker eraiki ahal izan ziren lehen eraikin erraldoi haiek, altzairuzko egiturarekin eta zimendu sakonekin. Igogailuaren asmakuntzak ere zerikusi zuzena izan zuen horretan, behar-beharrezkoak baitziren.
Etxe-orratzetan lehena Chicagon eraiki zen 1884-85 bitartean, baina gaur egun ez genuke etxe-orratz deituko ere, 10 solairu besterik ez baitzituen. New York hirian eraiki zen 20 solairuko lehen etxe-orratza 1890ean; eta 1899an, berriz, 30 solairu zituen bat.