Australia Ozeanian dagoen herrialde handiena da. Canberra da bertako hiriburua. Hiri handienak eta ezagunenak Sydney eta Melbourne dira.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiak 7.692.024 km² ditu azaleraz eta 25 milioi pertsona bizi dira bertan. Australiako jatorrizko aborigenak populazio guztiaren %2'8a dira, gainerakoak Europa eta Asiako etorkinen ondorengoek osatzen dute.
Hiri handienak honako hauek dira:
- Sydney (5.131.326 biztanle)
- Melbourne (4.850.740 biztanle)
- Brisbane (2.408.223 biztanle)
- Perth (2.043.138 biztanle)
- Adelaide (1.333.927 biztanle)
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australia herrialdeak bi uharte hartzen ditu batez ere: Australia eta Tasmania. Australia uhartearen zatirik handiena Victoria basamortuak estaltzen du.
Animalia bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian animalia berezi ugari daude. Martsupialak dira. Adibidez: Kanguroa eta koala.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian bakarrik dauden kirol asko daude, baina jarraitzaile gehien dituzten kirolak kriketa eta errugbia dira.
Bi aldiz ospatu dira Olinpiadak Australian: Melbourne (1956) eta Sydney (2000).
Leku ikusgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Melbourneko Erakusketa jauregia.
-
Kangurua.
-
Koala.