The Passion of the Christ
The Passion of the Christ (euskaraz Kristoren Pasioa) 2004ko Mel Gibson australo-estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Izenburuak ongi adierazten duen gisa Bibliako Itun Berriko Kristoren Pasioaren pasartean oinarritua, Jesukristoren azken egunak agertzen direlarik. Jim Caviezel, Monica Bellucci eta Maia Morgenstern aktoreek antzeztu zuten.
Gibsonek filma katolikoen bertsioa edo ikuspuntutik ahal bezain fidelena izatea nahi izan zuen, ondorioz eszena bortitz, latz eta odoltsuak agertzen dira, gainera solasaldiak garai hartan Jesukristo bizi zen Judeako lurraldean mintzatzen ziren aramera, latina eta hebreera hizkuntzetan burutuak dira.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]30. urtean. Erromatar Inperioak mende hartu duen Judeako probintzian Jesus Nazaretekoa (Jim Caviezel) izeneko galilear arotzak "Jainkoaren Erresumaren" ailegatzea iragarri eta jarraitzaile talde batez inguratu da: Hamabi Apostoluak. Mendeetan zehar, juduek Mesias delakoaren iritsieraren zain egon dira, hots, euren aberria okupatzaileen menpetik askatu eta justizian oinarritutako ordena berria ezarriko duen salbatzailea. Jesusen irakaspenek jende andana erakartzen dute, hura Mesias berria delakoan, tartean berau erromatarrei salduko dien Juda Iskariote (Luca Lionello) dagoelarik. Judu agintariei ezinikusia irabazi du eta erromatarrek iraultzailetzat jotzen dute, hortaz, azken hauek Jesus atxilotu eta Pontzio Pilatosek (Hristo Shopov) juduen matxinada ekidin asmoz gurutziltzatuta hiltzera zigortuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jim Caviezel: Jesukristo
- Maia Morgenstern: Amabirjina
- Monica Bellucci: Maria Magdalena
- Rosalinda Celentano: Satan
- Francesco DeVito: Petri
- Chokri Ben Zagden: Donejakue
- Christo Jivkov: Joan Ebangelista
- Luca Lionello: Juda Iskariote
- Hristo Shopov: Pontzio Pilatos
- Claudia Gerini: Klaudia Prokles
- Fabio Sartor: Abenader
- Luca De Dominicis: Herodes Antipas
- Mattia Sbragia: Kaifas
- Toni Bertorelli: Annas
- Jarreth Merz: Simon Zirenekoa
- Sergio Rubini: Dismas
- Francesco Cabras: Gestas
- Giovanni Capalbo: Cassius (Longinus Zesareakoa)
- Roberto Bestazoni: Maltxus
- Sabrina Impacciatore: Santa Veronika
- Pietro Sarubbi: Barrabas
- Matt Patresi: Jano
- Emilio De Marchi: erromatarra
- Roberto Visconti: erromatarra
- Lello Giulivo: erromatarra
- Abel Jafry: tenpluko 2. ofiziala
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko filmak
- Mel Gibsonek zuzendutako filmak
- Mel Gibsonek idatzitako filmak
- James Caviezelek antzeztutako filmak
- Monica Belluccik antzeztutako filmak
- Rosalinda Celentanok antzeztutako filmak
- Sergio Rubinik antzeztutako filmak
- Francesco De Vitok antzeztutako filmak
- Mattia Sbragiak antzeztutako filmak
- Toni Bertorellik antzeztutako filmak
- Luca Lionellok antzeztutako filmak
- Claudia Gerinik antzeztutako filmak
- Francesco Cabrasek antzeztutako filmak
- Ivano Marescottik antzeztutako filmak
- Giovanni Vettorazzok antzeztutako filmak
- Mel Gibsonek ekoitzitako filmak
- Bruce Daveyk ekoitzitako filmak
- Stephen McEveetyk ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Jesukristori buruzko biografia filmak
- Drama filmak
- Antzinako Erroman girotutako filmak
- Latinezko filmak
- Hebreerazko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Jerusalemen girotutako filmak
- Judaismoari buruzko eztabaidak