Waterloo zubia
Waterloo zubia | |
---|---|
Waterloo Bridge | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Lambeth |
Koordenatuak | 51°30′31″N 0°07′01″W / 51.508611111111°N 0.11694444444444°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1811 |
Eraikuntzaren hasiera | 1937 |
Inaugurazioa | 1945 |
Jabea | Metropolitan Board of Works (en) |
Izenaren jatorria | Waterlooko gudua Strand (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Giles Gilbert Scott (en) |
Egitura ingeniaritza | John Rennie the Younger (en) |
Materiala(k) | Granitoa |
Dimentsioak | 24,5 () × 381 () × 71 () m |
Gurutzatzen du | Tamesis |
Eramaten du | Waterloo Road (en) |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1275000 |
Waterloo zubia (ingelesez Waterloo Bridge) Erresuma Batuko Londres hiriko zubi bat da. Tamesis ibaia zeharkatzen du, Blackfriars zubia eta Hungerford zubiaren artean kokatua dagoelarik. 375 metroko luzera du.
Izena 1815an jazotako Waterloo gudutik datorkio. Zubia leku estrategikoan dago, Westminster eta South Bank auzoak mutur edo ertze banatan dituelarik, mendebaldean London Eye gurpil handia du, aldiz, ekialdean City of London eta Canary Wharf auzoak ditu.
Leku honetan bertan lehenbiziko zubia 1809-1810 artean granitoz eraiki zen. Lehenbiziko zubi hori erautsi ondoren 1942an bigarren zubia partzialki ireki eta jada 1945an erabat amaitu zen. Bigarren zubi honetan 1978an gertakati ospetsu bat jazo zen: Georgi Markov bulgariar disidentea KGBren laguntza izan zuten bulgariar espioiek erail zuten.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikuspegi panoramikoa.
-
Zubian zehar.
-
Azpikaldeko ikuspegia.
-
1817ko zubia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1810eko Waterloo zubia. Structurae.de (Ingelesez)
- 1945eko Waterloo zubia. Structurae.de (Ingelesez)