Renaniar Palatinatu
Renaniar Palatinatua (alemanez Rheinpfalz, batzuetan Palatinatu Beherea edo Niederpfalz deitua, Palatinatu Garaia edo Oberpfalzaren kontraposizioz) historikoki Rhin ibaitik mendebalderako lurralde guztia hartzen zuen gune geografikoa zen. Gaur egun, 1946tik, Rheinhessen-Pfalz eskualdea osatzen du Renania-Palatinatuaren barnean, eta bertan, Ludwigshafen, Kaiserslautern, Neustad an der Weinstraße, Pirmasens, Rodalbern, Zweibrücken, Landau in der Pfalz eta Speyer hiriak daude.
Renaniar Palatinatua, Wittelsbach dinastiako kondeek gobernatu zuten 1214tik 1918 arte (Frantziak 1795etik aurrera lurralde hau erantsita izan zuen urteak alde batera utzita). Gune hau, Hogeita Hamar Urteko Gerran eta 1689ko Frantziar Inbasioan suntsitua izan zen.
Palatinatu Garaia, aldiz, tamaina handiagokoa da, eta Bavaria estatuan kokatua dago, Renaniar Palatinatutik 300 kilometrora, Danubio ibaitik iparraldera, eta Bavaria banatua dagoen zazpi barrutietako bat, Renaniar Palatinatuarekin mugarik ez duelarik. Bertako hiririk garrantzitsuenak, hiriburua bera, Regensburg edo Ratisbona alegia, eta Amberg dira.
Palatinatu izena, Palatino kondetik dator. Germaniako Erromatar Inperio Santuko kargu bat zen, Inperio Santuko Enperadoreak ostatu hartzen zuen zenbait gaztelu bere kargu zituena.