Raúl Alfonsín
Raúl Ricardo Alfonsín (Chascomús, Buenos Airesko probintzia, 1927ko martxoaren 12a – Buenos Aires, 2009ko martxoaren 31[1]) argentinar abokatu, estatuburu eta giza eskubideen bultzatzailea izan zen. Argentinako presidente konstituzionala izan zen 1983tik 1989ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949ko otsailaren 4an Maria Lorenza Barrenetxe euskaldunen ondorengoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen.
1976 eta 1983 bitartean iraun zuen diktadura osteko hauteskunde demokratikoak irabazi zituen, herritarren %51,7ko babesarekin; peronistek, berriz, %45koa izan zuten.
Bere agintaldian diktaduraren arrastoak ezabatzea eta demokrazia ezartzea egin zuen bere lehentasuna. Horrela, militarren amnistia legea bertan behera utzi eta erregimenarekin zerikusirik izan zituztenak atxilotzeko bidea ireki zuen. Bere agintaldiko lehendabiziko astean, junta militarrak epaitzeko bidea emango zuten lege proiektuak sinatu eta CONADEP, Desagertutakoen Batzorde Nazionala, sortu zuen. Hala ere, militarren presioek Puntu eta Amaierako Legea eta Zor den Obedientziaren Legea indarrean jartzera begartu zuten; horiei esker, diktadura garaian gehiegikeriak egiteaz akusatutako ehunka militar zigorgabe gelditu ziren[1].
Horrezaz gainera, Estatuaren eta unibertsitatearen erreformak, industriaren sustapena, behartsuenentzako Elikatze Plan Nazionala eta alfabetatzeko proiektu zabala bultzatu zituen. José Sarney presidente brasildarrarekin Latinoamerikarako merkatu komuna sortu zuen, egungo Mercosurren aitzindaria izan zena. Beste alde batetik, Txilerekin bakea sinatu zuen, 1978an euren arteko gerra hasteko zorian egon zelako.
2009an hil zen, birikako minbiziak jota, 82 urterekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Raul Alfonsin hil da. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-08).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raúl Alfonsín |
- Raul Alfonsinek gidatutako trantsizioa Berria.eus
- ‘Demokraziaren aita hil da’ izenburuarekin agurtu dute Argentinako egunkariek Raul Alfonsinen heriotza Euskalkultura.com