Robert E. Lee
Robert Edward Lee (Stratford House, Virginia, 1807ko urtarrilaren 19a - Lexington, Virginia, 1870eko urriaren 12a) estatubatuar militarra izan zen, Ipar Virginiako armadaren burua Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]West Pointen ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Pointeko komandante izendatu zuten. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean Konfederazioaren alde parte hartu zuen eta euren buru egin zuten. Gainera, gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Fredericksburg, Chancellorsville), Washington hirirantz abiatu zen, baina Gettysburgeko gudua galdu eta Richmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere, amore eman behar izan zuen 1865ean. Gerra ostean, Hegoaldeko kausa galduaren ikur bilakatu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert E. Lee |
- (Ingelesez) Robert Edward Leeren biografia, Encyclopedia Virginia, encyclopediavirginia.org