Punjab
Punjab | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 355.591 km² |
Eponimoa | bost ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°N 74°E / 31°N 74°E |
Ur-gorputza | Beas Chenab Jhelum River (en) Ravi River (en) Sutlej |
Mendizaletasuna |
Punjab[1] (punjaberaz: پنجاب (shahmují); ਪੰਜਾਬ (Gurmují)) Hegoaldeko Asiako eskualde geopolitiko, kultural eta historiko bat da, Indiako azpikontinentearen iparraldean, gaur egungo Pakistanen ekialdean eta Indiako iparraldean. Eremuaren mugak ez daude ondo definituak, eta kontakizun historikoetan oinarritu ohi dira.
Zatiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indiaren partizioa 1947an gertatu arte, Punjabeko probintzia britainiarrak gaur egungo Indiako Punjab (India) estatuaz gain Haryana, Himachal Pradesh, Chandigarh eta Delhi hartzen zituen barnean, gaur egungo Punjab (Pakistan) eta Islamabadeko lurraldeekin batera. Balutxistanekin eta Paxtunistan egiten zuen muga mendebaldean, Kaxmirrekin iparraldean, Gerriko Hndiarekin ekialdean eta Rajastan eta Sindhekin hegoaldean. Historikoki, Punjab izan zen europar kolonizatzaileen sarbide nagusia Indiar azpikontinentera.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Punjabeko biztanleei punjabiar izena ematen zaie eta euren hizkuntza nagusia punjabera da. Erlijio nagusiak Islama, sikhismoa eta hinduismoa dira. Kristau, jainita, zoroastrista, budista eta ravidassiar gutxiengoak ere badaude. Indus haraneko kulturaren garaitik bizi izan da gizakia bertan, eta ondoren okupatu zuten indo-ariarrek eta indo-eszitiarrek. Persiar, greziar, kuxaniar, gaznavidar, timuridar, mogoliar, pastun, britaniar eta beste herri batzuk ere bertatik igaro dira. Inbasio gehienen helburua erdialdean dagoen Majha eskualde oparoa zen. Indian zein Pakistanen oraindik bertako nekazal-produkzioa garrantzitsua da[2][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Punjab - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
- ↑ (Ingelesez) Columbia Water Center Released New Whitepaper: “Restoring Groundwater in Punjab, India’s Breadbasket” - Columbia Water Center. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
- ↑ (Ingelesez) «Pakistan flood: Sindh braces as water envelops southern Punjab» the Guardian 2010-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).